Etiketak: Fever

Los Planetas Bilboko fever aretoan Azaroan

Granadako Los Planetas indie-rock taldeko kideak Bilbon izango ditugu Azaroaren 6an zuzeneko kontzertua eskeintzeko. Konzertu hau Fever aretoaren laugarren urteurrena ospatzeko egingo da eta aski ezagunak diren Los Planestas-ekin batera, El Veloz Murcielago Hindu taldea izango dugu eszenatokin gainean telonero moduan.

Sarrerak 22 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 25 euro lehiatilan bertan, eta kontzertuetaz aparte, Fever-en urteurrenaren festa honetan, zenbait DJ egongo dira giroa berotzeko: Florent y Yo, Tunguska, Markus Mehta…

Erlazionatutako sarrerak

thepains

Jada badakigu Greenspace jaialdian zein talde izango ditugun, talderik esanguratsuena The Pains Of Begin Pure At Heart izanez. Bilbon kontzertuak Santana 27 / Feverren izango dira eta sarrerak jada TicketMasterren salgai daude.

Hona hemen Bilbon izango diren kontzertuak:

Azaroaren 19an, osteguna 20:30etan - 12 €:

  • The Duke and the King
  • Micah P. Hinson
  • Black Joe Lewis & The Honey Bears

Azaroaren 20an, ostirala 20:30etan - 12 €:

  • Atlas Sound
  • The Pains of Being Pure at Heart

webgune ofiziala | heineken musica |

Erlazionatutako sarrerak

zodiacs

Zodiacs 2000. urtean hasi ziren lanean, baina 6 urte pasa behar izan ziren prentsa nahiz irratietan behar zuten oihartzuna izateko. Talde honen izena entzun bezain pronto beraien zuzenekoetan pentsatu behar dugu, kristoren zuzenekoak dituzte, bertan The Who, The Jam edo ta Real Kids talde famatuen bertsioak gaztelaniaz eginez.

Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertu bat baino gehiagotan telonero bezala ibili dira, punk eta garage estiloetan sartuta egon dira, rocka ahaztu gabe noski. Oraingoan aldiz, diska berriarekin datoz, 3,2,1 Zodiacs bertan rock’n'roll azkarra eta power-pop ikusgarria entzungo dugularik; diskak 13 abestiz osatuta egongo da eta jada aurrerapen modura beraien MySpacean “Carretera del Norte” entzugai dugu.

Zodiacs talde getxotarraren azken lana, apirilaren 21an izango dugu salgai. Egun bat beranduago, apirilaren 22an, Bilboko FNACek ikus-entzuteko aukera izango ditugu 19:00tatik aurrera eta maiatzaren 22an Bilboko Santana27 aretoan gaueko 22:00etatik aurrera kontzertua izango dugu, aurresalmentan 12 eururen truke eta lehiatilan bertan 15 euru.

MySpace| Zodiacs

Erlazionatutako sarrerak

dazein_fever

Apirilaren 10erako, ostirala gau metaleroa antolatu dute Santana 27ko  Sala Black Feverren. Bertan musikazalen jada aipatu ditugun DaZein talde Bilbotarra izango dugu, batzuentzat Euskal System Of Down ezizenaz ezagutuak; argi dago zein musika klase  jorratzen duten.  Bestalde Wicked taldea egongo da, Death Metal eta Trash estiloetan murgiltzen dena, “And Trash for All” bezalako abesti onak dituelarik. Azken taldea, Evangelion lau anaik oasaturikoa, zenbait lan ditu merkatuan, hala nola, A-3 (2006) eta ZEN (2008), Metal, Hardcore eta Rock musikan ezkutatzen dira. 5 eururen truke, Bilboko Aste Santuan metal gau gozagarri batetaz disfrutatzeko aukera, ez da plan txarra gero data berezi hauetan.

MySpace| DaZein

MySpace| Wicked

MySpace| Evangelion

Erlazionatutako sarrerak

Logo A Pelo y Tu

Badirudi puri purian jarri dela garai bateko taldeak abesten zituzten kantak berriro ere taula gainean jartzeko; honen ondorioz Negu Gorriak ikus entzun nahi badugu, beste egunean aipaturiko Neguri Gorriak izango ditugu; baina ez dira bakarrak, A Pelo y Tu taldeak oso ezagunak diren Platero y Tu taldearen abestiak jorratzen ditu.

A Pelo y Tuko taldekideak Euskal Herrian ikusteko aukera izango dugu:

  • BILBO, Martxoak 18, asteazkena, Sala Santana 27 / Fever @ 20:30
  • IRUN, Martxoak 20, ostirala, Tunk! Aretoa @ 22:00
  • IRUÑEA, Apirilak 24, ostirala,  Totem Aretoa @ 20:00

MySpace| A Pelo y Tu

MySpace| Platero y Tu

Erlazionatutako sarrerak