Etiketak: estereotypo

sonoramaa

Oraindik ez dakizkigu Sonorama jaialdiaren datak, baina antolatzaileek zenbait talde baieztatu dituzte:

Bestalde gabonetako datak aprobetxatuz eskaintza berezia atera dute (soilik 1.000 abonu) abenduaren 13tik aurrera eta urtarrilaren 13 bitarte sarrerak 50€tan erosteko aukera egongo da.  Sarrerak beti bezala, ticketmaster bidez eros daitezke.

iturria | sonorama |

Erlazionatutako sarrerak

Donostikluba Zirkuitua 09

Atzo bertan iragarri zen Donostikluba Zirkuituaren  aurtengo egitaraua. Aurtengo Donostikluban, primerako kontzertuak aurkituko ditugu lau egunetan zehar. Hona hemen Donostian izango dugun jaialdi honen egitaraua:

Urriak 2 - Live Club SS

  • Centrocampista
  • El Espiritu de la golosina
  • Ama
  • La Bien Querida
  • Araña DJ

Urriak 3 - POP GAUA

  • Los Punsetes
  • La Buena Vida
  • Lori Meyers
  • Moonpalace DJ

Urriak 09 - Live Club

  • Bobby Bare Jr
  • HidroGenese
  • Extraperlo
  • Gilles Peterson

Urriak 10 - DONOSTIKLUBA FESTA

  • Estereotypo
  • The Requesters
  • Delorean
  • Stereo MCs DJ Set

Sarrerak salgai daude iada General Tickets-en bidez.

Iturria | Donostikluba.com

Erlazionatutako sarrerak

Estereotypo 2006an sortu zen talde kantabriarra dugu, Sonorama, Tremendo Pop edo ta Bilboko Villa Pop Rock bezalako festibaletan egon dira.  Aurten Ebrovisionen egongo dira, baina lehenago Euskal Herrian ikus entzuteko aukera izango dugu, maiatzaren 16an, larunbata, Bilboko Santana 27 edo ta Fever aretoan. Hona hemen beraiekin izan dugun elkarrizketaren emaitza.

estereotypo

1 ) Betiko galderarekin hasiko dugu elkarrizketa baina baliteke norbaitek oraindik ez jakitea, nondik dator Estereotypo izena?

Sergioren ideia izan zen, ez du esanahi zehatzik.

2 ) Delorean, Franz Ferdinand edo ta Kasabian bezalako taldeekin konparatzen dute Estereotypo; ez duzue nolabaiteko beldurrik?

Ez. Zergatik izan behar genuen? Konparatzen gaituzten talde guztiak talde handi famatuak dira. Konparazioak beti horrelakoak izaten ohi dira, lokalean sartuta dabilen taldearekin konparatuz gero, jendeak ez luke jakingo zer nolako musika egiten dugun.

3 ) Nola sortzen da Estereotypo bezalako talde bat osatzeko ideia?

Guk zuzenekoak egin nahi genituen, izugarriak, potenteak, intentsitate handikoak eta batez ere jendearekin ongi pasatu. Horrela rock ritmo dantzagarriak eta elektronika erabiltzen ditugu jendea saltoka jartzeko.

4 ) MondoSonorok oso kritika onak egin dizkio zuen maketari, baita ere “Join the Electro Funky Party!” autoekoiztutako diska duzue; etorkizunean zein plan duzue?

Egia esateko gaur egun diska Astro zigiluaren atera dugu eta PIASek zabaltzen du, baina egia da hasiera batean autoekoiztutako lana zela.
Etorkizuna? Hasierako berdinak gara, zuzenean ikutu nahi dugu, abestiak sortu eta taldearen poliki poliki haziz joan dadila, erritmo naturalean.
Zehatzago? Girarekin jarraitu eta ahal izanez gero udako zenbait festibaletan ikutu. Hortik aurrera hurrengo diskan buru belarri sartu, hori bai, zuzenekoak ahaztu gabe. Hurrengo diskarako jada zenbait abesti landu ditugularik.

5 ) Nola sortzen dira abestiak, letrak, baseak eta bestelakoak Estereotypon?

Abestiak edozein lekutan sor daitezke, hala ere normalean entsailu lokaletan sortzen ditugu. Abestia nahiko osatuta dagoenean etxera eramaten dugu eta bertan atal elektronikoarekin hasten gara. Hitzak beti amaierarako uzten ditugu; dena jada amaituta dugunean.

6 )  Triangulo de Amor Bizarro taldeak esaterako Korg DS sintetizadorea(Nintendo DS kontsolan)  erabiltzen du bere kontzertuetan, zuek horrelako zerbait egitekotan zabiltzate?

Barkatu baina guk ez dugu sintetizadore hori ezagutzen, oraingoz MicroKorgarekin aski daukagu. Gaur egun MicroKorg eskeintzen dituen 10% aukerak erabiltzen ditugu, ondorioz denbora dexentez berarekin ibiliko gara.

7 ) Taula gainean azaldu baino lehenago taldeak ba ahal du mania edo ta ohitura berezirik?

Ba … azken pixa egin, zapatilak gogor lotu eta azken aldian Ron edo Whiskye txupitoren bat edan.


8 ) Oraintxe bertan zein diska aurki ditzazkegu Estereotypoko kotxean?

Edozein talde. Bidetik ezagutzen ditugun taldeen diskak izaten ditugu, zenbait diska  berri, Davidek ekartzen dizkigun frikadak eta Sergioren diska potenteak.

9 ) Pentsatu duzue zuen zuzenekoetan Visualik erabiltzea?

Bai, gainera behin baino gehiagotan egin izan ohi dugu; etorkizunean askoz gehiago landuko dugu gainera zuzenekoetan atal garrantzitsua iruditzen zaigu Visualena.

10 ) Zer aurki dezakegu Estereotypok Euskal Herrian emango duen kontzertuak?

Taula gainean bizi bizi dabiltzan itxura bereziko hiru pertsona, bertan dagoen jendea dantzan jartzeko helburuarekin.

11 ) Besterik?

Eskerrik asko Musikazale bezalako blogei, gu bezalako taldeak ezagutzera emateagatik.

MySpace| Estereotypo

Erlazionatutako sarrerak

ebrovision_2009

Badirudi La Furgoneta Azulen irakurri dugunez, aurtengo Ebrovisionek jada zenbait talde konfirmatu dituela, hala nola, Vetusta Morla, Cooper, CatPeople, Templeton, Love of Lesbian, Niños Mutantes, Delorean eta Estereotypo.

Ebrovision Miranda de Ebron (Burgos) ospatzen den festibal txikia dugu, sarrerak joan den urtean 35 eurutan egon ziren eta herriko plazan 2 eururen truke bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera izan genuen. Duda gabe, iraila aldean, 17, 18 eta 19an hain zuzen ere ospatuko den jaialdirik onenetarikoa, gogoratu beharra dago, pasaden urtean Mando Diao, Teenage FanClub edo ta We Are Standard bezalakoak izan genituela taula gainean.

iturria| La Furgoneta Azul

webgune ofiziala| Ebrovision

Erlazionatutako sarrerak