Editors taldeak irailaren 21an diska berri aurkeztuko du, baina jada zenbait abesti entzuteko aukera dugu; are gehiago zenbait bideo ikus-entzuteko aukera ere. Hona hemen Editorsen Papillon bideoa, akaso sintetizadorea gehiegi erabili dute?
Erlazionatutako sarrerak

Pasaden astean irakurri zenuten bezala, Editors taldeak diska berria aurkeztuko du Irailaren 21ean. “In This Light And On This Evenning” izena izango duen diska hau, zuzenean entzuteko aukera izango dugu Euskal Herrian, Barakaldoko RockStar Live aretoan eskeiniko duten kontzertuarekin.
Kontzertua abenduaren 12an izango da eta han izateko sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 32 lehiatilan bertan, eta Editors-en ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Erlazionatutako sarrerak

Datorren hilean, Irailak 21, diska berria plazaratuko dute Editors taldeko kideek. Lan berria hau ‘In This Light And On This Evenning‘ izenarekin aurkituko dugu kalean eta elektronika eta rock-a biltzen dituen hamaika abesti izango ditu barnean.
Hauxe da In This Light And On This Evenning diskaren tracklista edo abestien zerrenda:
- Smokers Outside The Hospital Doors
- An End Has A Start
- The Weight Of The World
- Bones
- When Anger Shows
- The Racing Rats
- Push Your Head Towards The Air
- Escape The Nest
- Spiders
- Well Worn Hand
Erlazionatutako sarrerak

Azken orduko berri potentea! Jane’s Addiction, Kaiser Chiefs, Editors, Ama Say eta Chris Cornell talde puskak Bilbao BBK Live 09an izango dira! Uztailaren 9tik 11ra ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdiaren kartela horrela geratzen da iragarpen honen ostean:
Uztailak 9, Osteguna:
- Depeche Mode
- Basement Jaxx
- Editors
- The Ting Tings
- Vetusta Morla
- The Gaslight Anthem
- Motor
- Lain
Uztailak 10, Ostirala:
- Jane’s Addiction
- Kaiser Chiefs
- Dave Matthews Band
- Chris Cornell
- Babyshambles
- Supergrass
- El Columpio Asesino
Uztailak 11, Larunbata:
- Placebo
- Primal Scream
- Fischerspooner
- Cycle
- Ama Say
Iturria | bilbaobbklive.com
Erlazionatutako sarrerak