Etiketak: Durangoko Azoka

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren kontzertuak Plateruenan

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 44. edizioarekin batera, Plateruena Kafe Antzokiak zenbait kontzertu antolatu ditu:

Abenduak 4:

Abenduak 5:

Abenduak 6:

Abenduak 7:

Erlazionatutako sarrerak

Orain dela egun batzutzan, GOR diskoetxeak Durangoko Azokan aurkeztuko dituen nobedadeak azaldu genituen: Kauta, Sharon Stoner eta Gora Japon taldeen diskak hain zuzen ere.

Baina dirudienez, GOR-ren web gunean irakurri dezakegunez, euskal talderen lau aurkezpen gehiago egongo dira:

  • EZINEAN - “Zuretzat”. Azpeitiako taldeak melodia eta erritmo biziz beteriko disko berri batekin zur eta lur utzi gaitu berriz ere. Laukoteak argi eta garbi uzten du behin eta berriz, haiek disfrutatzeko helburu simple eta irmoarekin egiten dute musika.
  • LAUROBA - “Gauari Gauarekin”. Lauroba Gipuzkoako hiriburutik datorkigun pop-rock taldea dugu, pop kutsuko melodiak rock ildoko erritmoekin era bizi batean ezin hobe nahasten dituzte. Gauari dedikatu diote euren lehen diskoa, gauez izandako bizipenak eta bizipozak era liriko batean deskribatzen dituztelarik.
  • HESIAN - “Herriaren Oihua”. Etxarrin zentro neurologikoa duen talde gaztea dugu honako hau. Zortzikoteak kantu dantzagarriz osatu du diskoa; bertan hardcore zein punk-rock erritmoak haize sekzioarekin eta gizon-emakume ahotsen konbinazioarekin borobildu egiten dira.
  • ZURA - “Kiribil”. Hondarribikoak gogotsu datoz atera berri duten bigarren disko honekin. Taldearen bigarren diskoa euskaraz egindako bossanova diskoa da, iturri desberdinetatik edaten duen bossanova berritzailea.

Asteburu honetan denok Durangoko Azokara!

Erlazionatutako sarrerak