
GaztEHerriak aberri eguna dela eta, apirilaren 2an kriston kontzertuak antolatu ditu Durangoko Landakon nahiz Kafe Antzokian. Kontzertuak arratsaldeko 18:00etatik aurrera hasiko dira, hona hemen taldeen zerrenda:
Badirudi zenbait talde sorpresa ere egongo direla, sarrerak aldez aurretik 20€ren truke lor daitezke eta bertan 25€ prezioa izango dute. GaztEHerriaren ekimenaren abestia Esne Beltzak egin du, bertan ADF eta Gorka Urbizuren kolaborazioa izan dutelarik.
webgune ofiziala | gaztEHerria |
Erlazionatutako sarrerak

EKON aparteko euskal taldeak azken kontzertua eskeiniko du datorren urteko Urtarrilaren 16an. Ekonfest deituriko jaialdi honetan primerako taldeak aurkituko ditugu Ekon-ekin batera eszenatoki gainean:
- Ekon
- Sharon Stoner
- Eraso
- Sexty Sexers
- Anger
- Estricalla
Kalitatezko musika eta gainera, prezio oso onean: 16/19 euro. Sarrera kulturalive.com webgunean edo hurrengoko lekutan egongo dira salgai:
- Durango: Plateruena
- Arrasate: Musikal Lazkano
- Bilbo: Arise
- Iruña: El Infiernito guitar shop
- Gasteiz:Â Gora taberna
Kontzertuak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Durangoko Plateruena Antzokian.
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 10etik 18ra bitartean Durangoko jaiak ospatuko dira, San Fausto jaiak alegia. Bederatzi egunetan zehar, kontzertu ugari egingo dira Durangoko zenbait txokotan:
- Urriak 10 - Xarma + DSM-5 + EMON (Txosna gunean)
- Urriak 11 - The Bon Scott Band (Andra Marian)
- Urriak 12 - Bizardunak (Andra Marian)
- Urriak 13 - Txarango Trio (Andra Marian)
- Urriak 16 - Tres 41 + The Riff Trauckers + LOR (txona gunean)
- Urriak 17 - Brankan + Banda Batzoki + KOP (txona gunean) eta El Sueño de Morfeo + Nahixan (Landako Gunean)
Iturria | Durangoko Udala
Erlazionatutako sarrerak

Su Ta Garrek zuzeneko disko bikoitza kaleratuko du udazken partean taldearen 20. urtebetetze ospakizun bira amaitu eta gero. Diska berri honetan, 2008ko abenduaren 26an bira berezi honetako Durangoko Plateruenan eman zuten kontzertua izango da ikusgai.
Su Ta Garren 2CDak eta DVDa erosi baino lehen, zuzeneko kontzertu gehiago ikusteko aukera izango dugu:
- Abuztuak 28 - BAKIO (Bizkaia) Zubiaurrelden, txosna eremuan, gauerdiko 24:00etan
- Abuztuak 29 - MILAFRANGA (Lapurdi) plazan, gauerdiko 24:00etan
- Irailak 11 - LEGUTIO (Araba) plazan
- Irailak 12 - ELORRIO (Bizkaia) plazan
- Irailak 25 - LAUDIO (Araba) plazan
- Urriak 10 - BASAURI (Bizkaia) plazan
Erlazionatutako sarrerak

Apirilaren 25an, larunbata, Euskal Strong Festival jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Durangon. Aurtengo edizioan 12 talde hardcore eta metalero izango dira eszenatoki gainean eta jaialdia Durangoko Landako gunean ospatuko da. Hona hemen taldeen zerrenda:
- Walls of Jericho
- H2O
- Hamlet
- Death Before Dishonor
- Nations Afire
- Final Prayer
- Monseiur Po
- Twenty Fighters
- No humano (Euskal taldea)
- Alerta (Euskal taldea)
- Ymotek (Euskal taldea)
- A.D
Strong Festival jaialdirako sarrerak 24 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 26 eurotako prezioa lehiatilan bertan. Sarrerak aurresalmentan lortzeko, hurrengoko dendetan erosi ditzakezue:
- Durango: Trikoma eta Life
- Zornotza: Arratz eta Idabamusik
- Elorrio: Herriko eta Parra
- Bergara: Popis Taberna
- Bilbo: Arise, Muga eta Streetwarriors
- Donosti: Musika Autonoma
Erlazionatutako sarrerak