Etiketak: Donostia

jazzaldia2010

Aski ezaguna den Jazzaldia berriro ere ate joka dator, hona hemen Donostian uztailaren 21etik 25era izango ditugun dohako kontzertuen zerrenda.

Uztailaren 21ean, Agertoki Berdean:

Uztailaren 21ean, Frigo Gunean:

Uztailaren 21ean, Heineken Karpan:

Uztailaren 21ean, Udaletxean:

Uztailaren 22an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 22an, Frigo Gunean:
Uztailaren 22an, Heineken Karpan:
Uztailaren 22an, Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 23an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 23an, Heineken Karpan:
Uztailaren 23an, Frigo Gunean:
Uztailaren 23an ,Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 24an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 24an, Frigo Gunean:
Uztailaren 24an, Heineken Karpan:
Uztailaren 24an, Udaletxean:
Uztailaren 24an, Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 25ean, Heineken Karpan:
Uztailaren 25ean, Frigo Gunean:
Uztailaren 25ean, Nautikoko Terrazan:

webgune ofiziala| heineken jazzaldia

Erlazionatutako sarrerak

Doctor Deseo - Cartografia imposible

Badator berriro ere Doctor Deseo Donostiara, oraingoan uztailaren 15ean, osteguna, Karmengo Jaiak aitzaki direla. Ez hori bakarrik, Donostiako portuan, Zea Mays eta Blaka taldeak izango ditugu bilbotarrekin batera; seguru Zea Mayseko Aiorak ere, abestiren batean parte hartuko duela Francis eta taldekideekin, ohikoa baita bere presentzia talde bizkaitarraren zuzeneko nahiz diskoetan.

Erlazionatutako sarrerak

nacho-umbert

Paperhouse talde ibili izan zen duela 14 urte Nacho Umbert, Adiós izeneko diska famatua datorkit burura, indie munduan aski ezaguna dena; pop klasikoa aurki dezakegu bertan. Badirudi oraingoan Umbert eta bere lagunek aurreko taldean egin ez zuten moduan, kristoren garrantzia eman diotela ahotsari, Nachok jarriko du ahotsa eta baita kitarra ere, hala ere, pianoa, baxua eta bateria entzun ditzakegu taula gainean, Silvia Perezek koroak egiten dituen bitartean.

Talde ezberdin, berri eta intimo hau Bilbon izango dugu, ekainaren 25ean, ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera Bilboko Cotton Club taberna txikian. Duda gabe, famili arteko kontzertua izango da, formatu txikikoa, baina akaso indie musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da; horrelakoak behar dute bai leku eta taldeak musika mota honetaz gozatzeko.

Donostiarrek ere, ekainaren 23an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, FNACen doan ikus entzuteko aukera izango dute; lantzarik gabe ere, aski ongi ibiliko direla Donostialdean ere.

myspace | nacho umbert & la compañia |

Erlazionatutako sarrerak

festibaila2010

Egun hauetan Donostian ospatzen ari den Surfilmfestibala dela eta, primerako musikaz gozatzeko aukera izango dugu, festibaila jaialdian. Gaur  gauean, ostirala, jamaikar doinuak izango dira nagusi, horrelaxe, Boom Shaka Laka Gaua aurrera eramatea erabaki dute, bertan honako taldeak aurki ditzazkegu:

  • Boom Shaka Laka Live: RAPSUSKLEI (21:00)
  • LONE ARK Live (23:00)
  • NOVATO Live (1:00)
  • BOOM SHAKA LAKA MAKALA GAZTEA FESTA (2:15)

Larunbaterako Donostiako  Gasteszenan kontzertu ikaragarriak antolatu dituzte:

  • Nudo Zurdo (22:30)
  • San Leon (0:30)
  • We Are Standard (1:30)
  • Dj Graham (3:00)

iturria | surfilmfestibal |

Erlazionatutako sarrerak

andefans

Soinu askorik egin gabe hor dabiltza kontzertuak ematen &theFanseko musikariak; duela aste batzuk Baztan aldean ibili ziren eta bertan sortutako giroa gogoratzeako dela diote zurrumurruek. Duela dexente gurean izan genituen, Musikazalen, oraingoan Nafarroatik Gipuzkoako hiriburura doaz, Donostiara hain zuzen ere, maiatzaren 28an, ostirala Donostiako MAD aretoan ibiliko dira 20:30etatik aurrera beraiek ederki asko egiten dakitena egiten; musika eta ongi pasa.

MySpace | &theFans |

Erlazionatutako sarrerak