Etiketak: DJ Mehdi

dj_mehdi

DJ Mehdik 80. Hamarkadaren amaieran rapa biziki maite dut, horrela urte batzuk beranduago 1.992an hain zuzen ere, platerak hartu eta DJ lanetan hasiko da, gogoko dituen nahasketak eginez.  Honen ondorioz,  Ideal J taldean parte hartuko du; 1.996an Original MC lana ekoiztuko du, eta bi urte beranduago, Le Combat continue plazaratuko du.

Assassin eta MC Solaar musikari frantsesei beraien lanak ekoizten lagunduko die, bestalde 1.997an Mehdik bere zigilu propioa sortuko du, Espionnage izenekoa. 2.000an bere zigilu propioaren laguntzaz Espion izeneko maxia bukatuko du, azken honetan zenbait lagunek parte hartuko dute, hala nola, Karlito, le 113 edo ta Rohff.

2002an lehen lan serioa, Espion; 2005eko apirilean bigarren lan serioa, Des Friandises pour ta bouche eta amaitzeko 2006an Lucky Boy lana ekoiztuko du. Aipatzekoa da, 2007an Sonar jaialdi ezagunean parte hartu izana.

MySpace| DJ Mehdi |

Erlazionatutako sarrerak