
Jada badugu Delorean taldeak martxoaren 15ean plazaratuko duen diskaren, subiza, azala. Bestalde hona hemen diskak izango dituen abestien izenburuak:
1.- Stay Close
2.- Real Love
3.- Endless Sunset
4.- Grow
5.- Simple Graces
6.- Infinite Desert
7.- Come Wander
8.- Warmer Places
9.- It´s All Ours
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dakizkigu Sonorama jaialdiaren datak, baina antolatzaileek zenbait talde baieztatu dituzte:
Bestalde gabonetako datak aprobetxatuz eskaintza berezia atera dute (soilik 1.000 abonu) abenduaren 13tik aurrera eta urtarrilaren 13 bitarte sarrerak 50€tan erosteko aukera egongo da. Sarrerak beti bezala, ticketmaster bidez eros daitezke.
iturria | sonorama |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Bilboko Kafe Antzokian ezin hobe antolatu dute 2009ko urte zaharreko gaua, gaur egun puri purian dagoen talde euskalduna ekarriko baitute, bai, Delorean + Delorean DJ´s & Friends. Gure mugetatik kanpo arrakasta gehien edo gehiena ez badu behintzat gutti faltako zaio, internet bidez milaka webgune garrantzitsuetan azaldu da, eta duela gutti ateratako lana, Ayrton Senna, dakar.
Zenbait erremix ere egin dituzte, azkenekoak The XX edo ta Franz Ferdinand talde ezagunenak; badakizue 15€ren truke Euskal Herrian musika paregabeaz urtea amaitzeko/hasteko aukera paregabea.
iturria | kafe antzokia |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez da Primavera Sound 2009a ospatu, abenduaren 9tik abenduraren 13ra ospatuko dena. Baina guretzat benetan berri ikaragarria dena, 2010eko Primavera Sound izango da. Lehenik eta behin datak aldatu dituztelako, ez da abenduan ospatuko baizik eta maiatzaren amaieran. Guk uste dugu, maiatzaren 27tik 29ra ospatzea askoz hobeagoa dela, batez ere eguraldia eta klima dela eta.
Oraindik ez dakizkigu 2010ean izango ditugun talde guztiak baina baten batzuk konfirmatu dituzte jada, eta ez dira edoizein talde, hona hemen zerrenda labur bat:
- Pixies
- Pavement
- Delorean
- Dum Dum Girls
- Joker
- Panda Bear (Animal Collective)
- The Antlers
- Wild Beasts
- The New Pornographers
- Here We Go Magic
- The XX
- Wilco
Argi dago jaialdi honetako talde ospetsuenak jada argitaratu dituztela baina baliteke sorpresaren bat ere izatea. Hoberena jaialdiaren informazioa arretaz jarraitzea.
webgune ofiziala | primavera sound |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Asteburu honetan kontzertu ugari egingo dira Euskal Herriko zenbait txokotan. Zihur kontzertu gehiago egingo direla, baina hauxe da gure zerrenda partikularra. Pasa den ostiralean egin zenuten bezala, lagundu mesedez kontzertuen zerrenda hau osatzen!
BIZKAIA
Ostirala
- Clã - El Balcón de la Lola (Bilbo)
- Varapalo - Kadok (Barakaldo)
- Gotthard - Rockstar Live (Barakaldo)
- Epica - Santana 27 (Bilbo)
- Richmond Fontaine + Bravo Johnson - Kafe Antzokia (Bilbo)
- Inoren Ero Ni + Loan - Kafe Antzokia (Ondarroa)
Larunbata
- Delorean - Idaba Rockclub (Bilbo)
- Moonshine Whiskey Band - Irish Stones (Bilbo)
- DSubstitutes - Dubliners Irish Pub (Bilbo)
- Kuami Mensah & AfroLatinReggae Band - Kafe Antzokia (Bilbo)
Igandea
- Victoria Williams - Kafe Antzokia (Bilbo)
ARABA
Ostirala
- Vetusta Morla - Jimmy Jazz (Gasteiz)
- Zarama - Jimmy Jazz
NAFARROA
Larunbata
- Amaia Montero - Auditorio Baluarte (Iruña)
- Viaje a 800 + Espiritu del mal (Burlada)
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak