
Deustuko Gazte Lokalean irailaren 4rako antolatu dutena benetan gogorra izango da, Death Metal ikusgarria. Horrela, bertan Electrozombies eta C-utter ikus entzuteko aukera izango dugu arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Electrozombies talde txiletarra, bi neskez (Paola eta Marcela) eta mutil (Comegato) batez 2002. urtean osaturiko musika taldea dugu, beraien abesti garrantzitsuenen artean “Is a War Against All Enemies of the State” edo ta “Todo Vuelve a Ser Polvo / Kill Your Mother” aurkitzen dira. 2005ean taldearen izen berbera daukan diska atera zuten eta 2006an DEMO MMVI izenekoa; gaur egun Europa aldera Hellborn Messiah EP defendatzeko intentzioarekin izango ditugularik. Amaitzeko, bi taldea hauetaz gain, beste zenbait talde sorpresa izango dira Deustun.
MySpace | Electrozombies | C-utter |
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Urriaren 11an, metal eta death metal gaua izango dugu Cannibal Corpse talde ospetsuarekin Barakaldoko RockStar Live aretoan. Kontzertu honetan taldearen azken lana entzuteko aukera izango dugu, Evisceration plague, Cannibal Corpse-en estudioko hamabigarren lana.
Gainera, gaua berotzeko, Cannibal Corpse-ek Dying Fetus, Obscura European eta Evocation taldeak izango ditu eszenatokian telonero moduan.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Ekainak 5ean, musika gogorrez beteriko gaua izango dugu Bilboko Santana 27 aretoan. Gaueko kartelburua, death metal eta grindkorea nahasten duen Brujeria talde mexikar ospetzua izango dugu. Haukein batera, beste hiru talde egongo dira aurretik giroa berotzeko: xKrude, Anal Hard eta No Humano.
Lehen kontzertua gaueko 21:00etan hasiko da eta sarrerak 20 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan , 24 euro lehiatilan. Aurresalmentan erosi nahi badituzue, hurrengoko lekuetan egin dezakezue:
- Zerua,Arise,Power Records ( Bilbo )
- Parra ( Elorrio )
- Popis ( Bergara)
- Hilbera ( Eibar )
- Lazakano Musika ( arrasate )
- Discos Gong , Kobazulo,( Gasteiz)
- Musika Autonoma ( Donosti )
- Idaba ( Euba)
Myspace | Brujeria | xKrude | No Humano | Anal Hard
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak