
Apirilaren 10erako, ostirala gau metaleroa antolatu dute Santana 27ko Sala Black Feverren. Bertan musikazalen jada aipatu ditugun DaZein talde Bilbotarra izango dugu, batzuentzat Euskal System Of Down ezizenaz ezagutuak; argi dago zein musika klase jorratzen duten. Bestalde Wicked taldea egongo da, Death Metal eta Trash estiloetan murgiltzen dena, “And Trash for All” bezalako abesti onak dituelarik. Azken taldea, Evangelion lau anaik oasaturikoa, zenbait lan ditu merkatuan, hala nola, A-3 (2006) eta ZEN (2008), Metal, Hardcore eta Rock musikan ezkutatzen dira. 5 eururen truke, Bilboko Aste Santuan metal gau gozagarri batetaz disfrutatzeko aukera, ez da plan txarra gero data berezi hauetan.
MySpace| DaZein
MySpace| Wicked
MySpace| Evangelion
Erlazionatutako sarrerak

DaZein Bilboko talde metaleroa dugu, jada beraien lana amaitzear daude eta azken hau aurkezteko intentzioarekin zenbait kontzertu antolatu dituzte. Batzuek Euskal Herriko System Of a Down ezizenaz ezagutzen dituzte, guk DaZein bezala ezagutu genituen. Hona hemen orain arte lotuta dituzten zenbait kontzertu:
- Apirilak 9, osteguna, Gasteizko Gaztetxea +Evangelion (Madril) +TBC
- Apirilak 10, ostirala, Sala Black Fever (Bilbo) +Evangelion (Madril) +TBC
- Apirilak 18, larunbata, Deustuko Gazte Lokala +Viridiana (Basauri) + DJTriames
MySpace| DaZein
MySpace| Evangelion
Erlazionatutako sarrerak

Trintxerpe aldean zenbait lagun bildu ginen atzo Mogambo Hardcore Metal Gaua ospatzen zen aitzakiarekin, eguraldiak ez zuen gehiegi laguntzen eta Mogambora lehen aldiz iristea ez da oso erraza, are zailagoa kotxearentzat lekua aurkitzea, baina birrak nahiz kalimotxoak euru bakarreko prezio merkeak eta talde metaleroak zuzeneak ikusteko aukera izateak pena merezi zuen.
Lehenik eta behin taula gainean DEFOE oiartzuarrak egon ziren, hiru taldeetatik gazteenak eta musika egiteko garaian zenbait momentutan nabari zen; baina argi dago gauz politak egingo dituztela eta kontuak izan beharko ditugula. Hasiera batean emo nahiz metala nahasten zuen, guretzat lasaiegia baina 4-5 abesti jo ondoren animatzen joan ziren eta badirudi abestirik onenak amaierarako utzi zituztela. Deftonesen “Change” abestiaren bertsioarekin ere animatu ziren, beraien kontzertuko momenturik hoberena.
Bilbotik DaZein igo zen taula gainera, bazirudien Mogamboko jende askok ez zituela ezagutzen, baina hasiera hasieratik hasi ziren beraien maketako abestiak jotzen; egurra momentu oro eta kitar-joleak oso ongi egin zituen bere efektu magikoak. Nahiz eta taldean 3 partaide soilik izan oso ongi konpontzen dira beraien artean eta megafonoa dela medio kristoren giroa sortzen dute, batez ere abesti batetik bestera eginiko transizioetan. Hauek ere bertsio batekin animatu ziren, Prodigyren Breathe abestiarekin.
Amaitzeko
Yaw donostiarrak igo ziren taula gainera, nabari zen Mogamboko gazteriak
Yaw ikusi nahi zuela, beraien abestiak ezagutzen zituztela; horrelako izan zen ere lehen ileretan sortutako giroa. Nik ez nituen zuzenean inoiz ikusi baina banekien
Izan Pirata Musika Lehiaketan oso ongi ibili zirela eta ikusi beharreko taldea dela. Beraien zuzenekoa positiboa izan zen,
Laboari omenalditxoa egiteko detailea izan zutelarik.
Erlazionatutako sarrerak
Larunbat honetan Hardcore Metal Gaua egongo da Mogambon.

Bertan Donostiako YAW, Oiartzungo DEFOE eta Bilboko DAZEIN izango direlarik. Metala gustoko baldin baduzu Mogambotik pasatzea gomendatzen dizut. DaZein zenbait aldiz ikusi dut zuzenean eta abesti propioez gain Prodigy taldearen zenbait bertsio egiten dituzte, zuzeneko potentea ziur.
Beste taldeak seguraski ere nahiko potenteak izango dira, Mogambon dabilen jendeak ongi baitaki zein talde eraman. Amaitzeko esan beharra Mogambon birrak 1 euru baten truk eros ditzazkegula.
Erlazionatutako sarrerak