
Uztailaren 23tik 25ra bitartean, pop eta indie musikaz gozatzeko primerako aukera izango dugu Contempopranea jaialdiaren XIV. Edizioan. Hiru egunetan zehar, estatuko, nazioarteko eta euskal herriko talde oso interesgarriak igaroko dira Badajoz-en kokatutako jaialdi honen eszenatokietatik eta, egia esan, abonamenduak ez dira batere gareztiak.
Jaialdia Albuquerque-ko udalerri txikian izaten da, Portugaltik gertu, eta asteburu horretan xarma berezia hartzen du estatuko zenbait herrietatik etortzen den jendearekin. Aurtengo edizioa, hurrengoko kartela aurkezten du:
Uztailak 23
- Guatafan
- Lentejas los viernes
- Tennis
- Chicos Malos DJs
Uztailak 24
- Vetusta Morla
- Lori Meyers
- La buena vida
- CatPeople
- La Bien Querida
- Ellos
- Cooper
- Cola Jet Set
- The Wish
- Javyer Solis
Uztailak 25
- The Wedding Present
- Sidonie
- Russian Red
- Love Os Lesbian
- We are Standard
- Lacrosse
- Half Foot Outside
- Les Tres Bien Ensemble
- Febrero
- Chema Rey
Azkenik, Contempopranea-ra joango direnentzat, hona hemen jaialdirako sarreren prezioak:
- Eguneko sarrera: 45,00 euro aurresalmentan // 55 euro lehiatilan
- Abonamendua: 65,00 euro aurresalmentan // 75 euro lehiatilan
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak
Larunbat honetan, Maiatzak 23, kontzertu bikoitza izango dugu Bilboko Kafe Antzokian. Alde batetik, Cooper-ek “Aeropuerto” deituriko diska berria aukeztuko du, Alex Diez-en hirugarrena eta pop abesti bikainez beterik dagoena.
Bestaldetik, Cola Jet Set taldea izango da eszenatoki gainean, Elefant diskoetxearekin plazaratu berri duen “Guitarras y tambores” diskoa aurkezteko. Lan hau taldearen bigarrena bihurtu da eta pop klasikora hurbiltzen da, Jackie De Shannon, The Ronettes edota The Byrds moduko taldeen eraginak azaltzen direlarik.
Kontzertu honetarako sarrerak 12 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, eta 15 eurotakosa txarteldegian bertan.
Iturria | Kafe Antzokia
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Badirudi La Furgoneta Azulen irakurri dugunez, aurtengo Ebrovisionek jada zenbait talde konfirmatu dituela, hala nola, Vetusta Morla, Cooper, CatPeople, Templeton, Love of Lesbian, Niños Mutantes, Delorean eta Estereotypo.
Ebrovision Miranda de Ebron (Burgos) ospatzen den festibal txikia dugu, sarrerak joan den urtean 35 eurutan egon ziren eta herriko plazan 2 eururen truke bazkari herrikoiaz gozatzeko aukera izan genuen. Duda gabe, iraila aldean, 17, 18 eta 19an hain zuzen ere ospatuko den jaialdirik onenetarikoa, gogoratu beharra dago, pasaden urtean Mando Diao, Teenage FanClub edo ta We Are Standard bezalakoak izan genituela taula gainean.
iturria| La Furgoneta Azul
webgune ofiziala| Ebrovision
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak