Etiketak: che sudaka

Che Sudaka Hona hemen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo diren hurrengoko kontzertuak:

  • Azaroak 13, ostirala: Berri Txarrak + Bronze
  • Azaroak 14, larunbata: Che Sudaka
  • Azaroak 15, igandea: Stanley Brinks (André Herman Düne) with Freschard & Ish Marquez
  • Azaroak 19, osteguna: Anari (Irla Izan diska aurkezpena)
  • Azaroak 20, ostirala: KEROBIA + Malenkonia

Erlazionatutako sarrerak

che sudaka

Ez dira oso ezagunak Matiko eta Uribarriko Jaiak (Bilbo) baina aurtengoan behintzat kontzertu ikaragarriak antolatu dituzte.  Hona hemen kontzertuen informazioa:

Irailak 26an, larunbata gaueko 23:00etatik aurrera:

Urriaren 2an, ostirala gaueko 23:00etatik aurrera:

MySpace | Che Sudaka | Vomito | Gose | Color Humano |

Erlazionatutako sarrerak

Viñarock

Hemendik hilabetera ia ia aste santua etorriko da eta musikazale askok beraien oporrak jaialdien baitan antolatuko dituzte, hona hemen data horietan Espainian antolatzen den bat: Viña Rock. Nork ez du ezagutzen Viña Rock edo ta bertan egon den lagunik? Aurtengoan zenbait talde euskaldun izango ditugu, hala nola, Betagarri edo ta The Kluba; azken hau Skalariak egondako Juantxoren proiektu berria delarik.

Hemen duzue Viña Rocken egongo diren kontzertu eta lekuak:

Apirilaren 30 ean, osteguna, 19:00:

-Villarrobledo:

Otra Noche Sin Dormir Rosendoren laguntzaz, Barricada eta Aurora Beltran

-Naranja

Ojo con la Mala, ElBicho, Eskorzo eta Betagarri

-Babilonia

ToteKing, FalsAlarma, Shotta, El Garou&Lameka55&Ministers, Puto Largo, Gordo Master, Mefe

- Quixote

Belial, H2O, Psicodelicia, Cliktones, Hide, Dueff&Donpa, VRap.

Maiatzak 1, ostirala 16:00:

-Villarrobledo

S.A, Def Con Dos, Hamlet, Narco eta Hola Zulu.

- Naranja

Bebe, Macaco, Los Delinqüentes, Huecco, The Kluba eta Che Sudaka.

- Babilonia:

Nach, La Excepcion, El Chojin, El Hermano L & Ranking Soliders,  Jota Mayuscula y Supernafamacho, Jesuly, Zpu, Quilate eta Lion Site.

- Quixote:

Lolaimon, Zerrado a Cal y Kanto, Malafolla, Familia Feliz, Niobeth, Kayser Soze, La Banda Dekae Maleek, Fer de Lance, Plan F eta Sutil Karmico.

Maiatzak 2, larunbata 16:00:

- Villarrobledo:

Mago de Oz, Reincidentes, Boikot, Los Suaves eta La Vela Puerca.

- Naranja:

Chambao, Ojos de Brujo, Orishas, Los Chicos, Chico Ocaña eta Los Aslandticos.

- Babilonia:

SDFK, Duo Kie, Ska Reggae Ensemble, Juaninacka, Tremendo Granpurismo & Hazhe, Praxiz eta Delahoja

- Quixote:

Moby Dick, El Chinchilla Judith, Nido de Maniacos, Luz Oscura, Guru Pendejo, 45DobleCero7, DulceCastigo, Nagasaqui, Sexmas eta Saltibajo Sozial.

Webgune ofiziala| Viña Rock 2009

Erlazionatutako sarrerak

Euskal Herrira etorriko dira La Pegatina taldekoak, jada beraien bigarren lana plazaratu dute Via Mandarina eta hau dela eta elkarrizketa egin nahi izan diegu. Jada Euskal Herrian nahiko ezagunak ditugu baina oraindik ezagutzen ez badituzu emaiezu aukera, pena merezi baitute. Mano Negra, Che Sudaka, Manu Chao edo ta Kinky Beat bezalako taldeen ikuituak dituzte, Bartzelonako talde gazte garrantzitsua.

1 ) La Pegatina edo ta La Pegatina Sound System, zein da izenaren zergaitia?

Istorioa La Pegatina Sound Systemekin hasi zen; hasiera batean Ruben bere kitarrarekin zenbilen tabernetan zenbait base ikutuaz eta hauen gainean zenbait abesti inprobisatuz. Rubeni “el Pegatina” ezizena jarri zioten
parranda guztietan kitarrarekin baitzegoen eta honek edozein pegatina baitzeukan. Aurrerago Sound System izenetik kentzea erabaki genuen, jada jende gehiago baikeunden proiektuan eta jada gure abestiak genituen, gainera jendearentzat errazagoa izango litzateke gure izenaz gogoratzea.

2 ) Nola izaten da La Pegatinan abestiak sortzeko prozesua?

Lehenik Rubenek edo ta Adriàk abesti bat ekartzen dute, hitz nahiz zenbait akorderekin. Entsailuan abestiak aurkeztu eta guztien artean Pegatina ikutua ematen diogu; posiblea da abestia guztiz aldatzea edo hasieran bezala geratzea, horixe baita “el filtro pegatinero”.

3 ) Zuen abestietan gaztelera, català nahiz gailegoa erabiltzen duzute, pentsa duzue noizbait
euskaraz abestea?

Gustura egingo genukeen, baina Pegatinan 3 hizkuntz horiek menperatzen ditugu. Nork daki akaso egunen batean inspirazioa euskaraz etorriko zaigu.

4 ) Zuen kontzertutan egon den jendeak badaki kriston zuzenekoak eta jai itzelak antolatzen
dituzuela, baina zein da ajearen kontrako sekretua? Eta furgonan egindako kilometro kopuruaren kontra?

Garrantzizkoa da musika lantzat hartzea. Gure kontzertuetan oso alkohol gutxi eraten dugu, aurrean dugun
jendeak errespetua merezi baitu, eta %100 eman behar dugu taula gainean. Furgonan egindako kilometroen kontra kontzentrazioa eta areto bat topetaraino ikusteak gaitz eta neke guztiak kentzen dizkigu.

5 ) Gau perfektuaz galdetuz gero?

Musika ikutu, ikutu eta ikutu lagun onen artean.

6 ) Bartzelona, Bartzeloka… jakina da duela urte batzuk kaleko musika, mestizajea, giro zoragarria zegoela baina gaur egungo egoera?

Gaur egun Bartzelonan kaleko musika egitea ia ezinezkoa da, instrumentuak kentzen dituzte, isunak jartzen dituzte, tabernak itxi… Bartzelona gaur egun Barcelona Postiza dugu; duela urte batzuk Bartzelonan eman zena promozionatu nahi dute, turismoa bilatzeko asmoz baina behin hona iritsita argi dago ez dagoela ezer. Guztia beraien kontrolpean dago. El Gran Hermano.

7 ) Futbola? Liga, Kopa eta Champions Bartzelona aldera? Nahigo duzu kontzertu bat baino lehenago kalean jolastea? Esaten omen dute furgonan beti baloi bat dagoela…

Talde barruan badaude bai forofoak. Furgonan beti eramaten dugu baloia, bidai luzeetan deskantsuak egiten ditugunean deskantsu modura edo.

8 ) A Carrer! izen logikoa, baina Via Mandarina?

Via italieraz kalea esan nahi du, horrelaxe aurreko diskari nolabaiteko jarraipena izango litzatekeen; bestalde Via hitzak gazteleraz, katalanez nahiz gailegoz esanahi bat dauka. Via Mandarina guk aukeratutako bidea dugu, bertan lagunak, musikariak, fans, jaiak nahiz zorte asko izan ditugu bidailagun. Mandarinari dagokionez txinatarrek egunero eginiko lanari eginen dio erreferentzia, ah! kontuan izan Pegatinarekin ere errima ederra egiten duela.

9 ) Kontzertuak baino lehenagoko berezitasunik?

Kontzertu hasi baino ordu erdi lehenago ahotsak berotu eta zuzeneko lehenengo 4 abestiak prestatzen ditugu, kitarra eta txaloen laguntzaz; poliki poliki kontzertu giroa sortzen dugu eta horrela nolabaiteko abantailaz irteten gara eszenatokira. Irten baino lehenago zenbait irribarre eta prest gaude kontzertua hasteko.

10 ) Besterik?
Esan beharra dugu zuzenekoa prestatzeko Gambeaten (Radio Bemba) laguntza izan dugula, beti laguntzeko prest azaldu da gure lagunak diren Che Sudaka taldekoak bezalaxe. Uste dugu azken hauek jada izugarrizko kontzertuak egin dituztela Euskal Herrian.

Eskerrak elkarrizketa hau irakurtzen duzuen guztioi eta guztiak gonbidatuta zaudete gure webgunetik pasatzera, bertan azken diska (Via Mandarina) dohainik jeisteko aukera duzue.

Hona hemen La Pegatinak Euskal Herrian emango dituen kontzertuen zerrenda:

Webgune Ofiziala | La Pegatina

Entrevista Version Original

Erlazionatutako sarrerak