
Birdy Nam Nam, Little Mike, DJ Pone eta DJ Need y Crazy B DJ frantsesek osaturiko musika taldea dugu. Mundu mailan izan diren deejaying zenbait txapelketa irabazi dituzte eta frantziako undergroup mugimenduan oso ezagunak dira. 90. hamarkadan deejaying mugimenduaren errege estatu batuarrak genituen, DJ Q-Bert, Craze edo ta A Trak, baina 2000. urtean frantsesak ere gogoz hasi ziren, crew ezberdinak sortuz, esaterako, Scratch Aktion Hiro zeintzuk irabazleak suertatu ziren. Hau dela eta, 2002. urteko edizioa irabazteko asmoarekin Birdy Nam Nam crewa sortu zen, are gehiago txapelketa irabaztea lortu zuten.
Lehiaketak alde batera utziz, Birdy Nam Nam taldeak jada mundu mailan zerbait esan behar duela esan genezake, horrela zenbait jaialdi garratzitsutan izateko aukera izan du, hala nola, Ultra Music Festival (Miami), Roskilde Festival (Danimarka), Dour Festival (Belgika), Sonar (Espainia), Fuji Rock Festival (Japonia) etab. Aipagarria ere, Louise Attaque abeslari frantses famatuarekin behin baino gehiagotan oholtza gainean izatea; beraz ez da ez txantxetako taldea Birdy Nam Nam, horrelako musika maite baduzue behintzat.
MySpace| Birdy Nam Nam |
Erlazionatutako sarrerak

Iparraldeko Biarritz hirian kriston jaialdia antolatu dute, Big Festival, uztailaren 15, 16 eta 17rako. Aurtengoa lehen edizioa izango da, baina ez uste talde kaxkarrak ekartzen dituztenik. Benetan ikusgarria den eta surfarekin erlazionaturiko hiri honetan, Frantzian puri purian eta aski ezagunak diren taldeak ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Suprême NTM, Tété, Birdy Nam Nam, Naive New Beaters edo ta Adam Kesher izango ditugu.
BIG Festival, edo ta Biarritz International Groove 3 egun desberdin 3 gau ahaztezin izango dira, antolatzaileek argi daukate beraien helburua jende ezberdina Biarritzen egotea eta musika ahalik eta ondoen pasatzea. Rap, Electro edo ta Folkaz gozatzeko aukera, Aguilera Stade mitikoan edo ta modako Biarritzeko tabernanetan, Blue Cargo hondartza alftershowak eginez.
Hona hemen BIG Festivaleko programazioa:
Uztailak 15, asteazkena @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
- Gringo do Parada
- Mister Boo
Uztailak 15 asteazkena @ 19:30 aurrera Gare du Midin:
- Tété | Seu Jorge
- Kaki King | Toma
Uztailak 15 asteazkea@ 23:00 aurrera Club Sevenen:
- Thicky al Dente
- The Two Mamarrachos
Uztailak 16 osteguna @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
Uztailak 16 osteguna @ 19:30 aurrera Aguilera Estadioan:
- Suprême NTM | Birdy Nam Nam
- Izia | DJ Cut Killer
Uztailak 16 osteguna @ 23:00 aurrera Club Sevenen:
Uztailak 17 ostirala @ 17:00 aurrera Blue Cargon:
Uztailak 17 ostirala @ 21:30 aurrera L´Atabalen:
- Naive New Beaters
- Adam Kesher | DJ Falcon
- Curry & Coco
Uztailak 17 ostirala @ 23:00 aurrera Blue Cargon:
Sarrerak erosteko internet bidez FNACen eros daitezke, bestalde Biarritzen Fnac, Carrefour, Géant etaDenim Galleryn Angelun (Anglet) Ragdoll, Freestyle eta Dan´s Spot dendetan. Prezioei dagokionez, 3 egunetako abonoa eros daiteke 60 eurotako prezioan, bestela uztailaren 15eko sarreak 35 euro balio ditu, uztailaren 16koak 35 euru eta azken egunekoak, uztailaren 17koak 20 euru.
webgune ofiziala| Big Festival|
MySpace|Big Festival|
Erlazionatutako sarrerak