Etiketak: Bilborock

Vela Puerca talde uruguaidar famatua Euskal Herrian ikus entzuteko aukera izango dugu, Bilbon maiatzaren 25ean izango ditugu garai bateko La Merced edo ta Bilborocken gaueko 20:30etatik aurrera. Vela Puerca 1995an hasi zen rockarekin, Uruguayen oso famatuak ditugu, beraien lehen lana 1998an atera zuten, deskarao izenarekin. Diska honek kriston arrakasta izan zuen beraien lurraldean; abestien letrek drogei buruz hitz egiten zuten eta gazte asko filosofi moduko bat aurkitu zuten beraiengan. 2004ean baterijoleak talde utzi egin zuen, osasun kontuak zirela eta. Argentinan nahiko arrakasta lortu zuten, MTV saioan zenbait klip jarri izan dituzte; oraingoan Bilbora Normalmente Anormal 2009eko  azken lana aurkezteko intentzioarekin datoz, ska nahiz rock doinuak ederki asko jorratzen dituzte.

webgune ofiziala | Vela Puerca |

Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketa XXII

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 22. edizioan izena emateko epea maiatzaren 3tik 31ra bitartekoa da. Epe horretan pop-rock, metal eta bestelako joeretako taldeek izena eman dezakete lehiaketan parte hartzeko, jatorrizko hiru kanta aurkeztuta mp3 formatuan, taldearen argazkiarekin eta datuekin, betiere web orriaren bidez.

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 22. edizioan parte hartu nahi baduzue, izen ematea on-line egin daiteke.

Erlazionatutako sarrerak

Doctor Deseo - Cartografia imposible

Doctor Deseok, taldearen hamabigarren diska aurkeztuko du bihar, apirilak 8, Bilboko Bilborock aretoan. Lan berri hau “Deseo: Cartografía imposible” izenarekin aurkituko dugu kalean eta hamar kantuz osatuta egongo da.

Dagoeneko, diska berri honen aurrerapen kanta entzun dezakegu Baga-Biga diskoetxearen webgunean: Que amanece de nuevo.

Erlazionatutako sarrerak

skunk_df

Skunk D.F talde espainiar metaleroa gure artean izango dugu, Euskal Herrian. Hilaren amaieran Iruñean nahiz Bilbon izango ditugu. Lehenik Iruñeako Movie Aretoan, lehen Artsaia izenez ezaguna, otsailaren 26an gaueko 20:00etatik aurrera. Egun bat beranduago, otsailaren 27an Bilboko BilboRock Aretoan izango ditugu, berriro ere, 20:00etatik aurrera.

MySpace | Skunk D.F |

Erlazionatutako sarrerak

Bilbo hiria pop rock lehiaketa kartela

Gaur eta bihar, Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketako Metal eta Pop Rock kategorietako talde finalistek joko dute Bilborocken. Beti bezala, kontzertuak gaueko 20:00etatik aurrera egingo dira eta finalean talde hauek izango ditugu eszenatoki gainean:

Asteazkenean - Metal kategorian

  • Rise to fall (Bilbo)
  • Mendeku Itxua (Usurbil)
  • Akatu (Iruñea)

Ostegunean - Pop Rock kategorian

  • The Filetones (Malaga)
  • Banda del Yuyu (Girona)
  • No Aloha (Madril)

Erlazionatutako sarrerak