Etiketak: bilbo

skunk_df

Skunk D.F talde espainiar metaleroa gure artean izango dugu, Euskal Herrian. Hilaren amaieran Iruñean nahiz Bilbon izango ditugu. Lehenik Iruñeako Movie Aretoan, lehen Artsaia izenez ezaguna, otsailaren 26an gaueko 20:00etatik aurrera. Egun bat beranduago, otsailaren 27an Bilboko BilboRock Aretoan izango ditugu, berriro ere, 20:00etatik aurrera.

MySpace | Skunk D.F |

Erlazionatutako sarrerak

la_kinky_beat

La Kinky Beat ska reggae talde ezaguna berriro ere Euskal Herrian izango dugu, azken aldiz Karate Beat lana aurkezteko asmoarekin etorri zitzaizkigun Bilboko Kafe Antzokira. Oraingoan Euskal Herriko hainbat puntutan izango ditugu otsailaren lehenengo egunetan, hona hemen gurean egingo duten kontzertu zerrenda:

  • Otsailak 4, osteguna, 22:00tan  El Balcon de la Lola @ Bilbo
  • Otsailak 5, ostirala,  @ Donosti
  • Otsailak 6, larunbata, 22:00tan Psilocybenea @ Hondarribia
  • Otsailak 19, ostirala, 22:00tan Kafe Antzokia @ Ondarru
  • Otsailak 21, igandea, Kukutza Gaztetxea, Rekalde @ Bilbo

Bestalde beraiekin Chalart 58 egongo da, esperientzi handiko musikaria; Radio Bemba, Bad Sound System edo ta Fermin Muguruza bezalako musikariekin birritan egondakoa.

MySpace | La Kinky Beat| Chalart 58 |

Erlazionatutako sarrerak

Leonard Cohen

Dance Me To The End Of Love kantuarekin hasi eta berehala jabetzen zara Leonard Cohen etxekoa dela, esan nahi baita etxeko sukaldekoa. Ez genuen berarekin topo egin hari edo honi kasu eginda edo bilaketa luze baten ondoren, betidanik izan da gurean ere, osaba komertzianterik ez baina negu hotzeko errosario santuaren gainbeheraren ondoan. Gerora sakondu genuen bere obran.

Laurogeigarren hamarkadako errepertorioarekin ekin eta era berean bukatu zuen saioa. Garai konplikatua berarekin bateratsu hasi zirenentzat. Bistan da modak eta joera berriek noraezean jarri zituela ordurako aspalditik zihardutenak eta gaur gero, denborak erakusten du batzuek eta besteek utzitako arrastoa. Leonard Cohenek ez bakarrik asmatu zuen garaiko soinu tendentziekin, baizik eta bere egin zituen, arestian egindakoarekin haustura izanagatik. Bere ahots, testu eta melodiak ondo konpontzen dira argi gorridun antroetako giro eta emakumeen koru zerutiarrekin.

Garai guztietako kantuak jo zituzten hiru ordu luzetan, baina soinua, azken 20 urteotako diskoetakora lerratu zen. Aukeran bolumen gutxiegi, ordaindu genuenarentzat jesarleku eskasegiak eta erakusketa azokako aretoa egokiena iruditu ez arren, material berririk edo sorpresarik eman ez arren, plazer handiz ikusi genuen ia 75 urteko gizona, dotoreziaz abestu eta gestikulatzen. Ez zigun haginka egin, baina poza ematen zuen, eta inbidia latza.

Erlazionatutako sarrerak

zahara

Zahara Ubedan jaiotako neska gaztea dugu, hala ere, gaur egun musikari askoren antzera Bartzelonan bizi da. Jada 10 urte daramatza musika sortu eta ikutuz, estilo ezberdinetan oso ongi defendatzen da, esaterako, jazz, blues, bossa edo ta popa. Aurtengo maiatzean 11 abestiz osaturiko La Fabulosa Historia… diska plazaratu du. Zahara doanik Euskal Herrian izango dugu, hona hemen datak:

  • Ekainaren 24an, asteazkena, Donostia, FNAC @ 19:00 etan
  • Ekainaren 25ean, osteguna, Bilbo, FNAC @ 19:00 etan

MySpace| Zahara |

Erlazionatutako sarrerak