Etiketak: bilbao

Mayer Hawthorne

Mayer Hawthornek gurean behin  baino gehiagotan ikus entzuteko aukera izan dugu, esaterako, Hondarribian 5€ren truke ikusi genuen; oraingoan Bilboko Kafe Antzokian izango dugu hilaren 16an, igandea, gaueko 20:00etatik aurrera. Sarrerak aurresalmentan 18€engatik lor daitezke eta lehiatilan bertan 21€. Argi dago, prezioa ezberdina dela, baina dudarik gabe Mayer gaur egun musika munduan musikari garrantzitsua dugu, beraz kontuan izan beharreko kontzertua dugu Bilbon ospatuko dena.

Erlazionatutako sarrerak

The Raveonettes Bilbon otsailaren 5an

The Raveonettes bikote danimarkarrak, In And Out Of Control diska berrria aurkeztuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Kontzertua otsailaren 5an izango da eta bertan, Sun Rose Wagnerek eta Sharin Fook, 2009an kaleratu zuten azken diskaren abestiak eskeiniko dituzte.

Sarreren prezioa 18 eurotakoa da eta ticketmaster webgunean, fnac-en, Carrefour-en, Caixan edota Kafe Antzokiko webgunean erosi ditzakezue.

Erlazionatutako sarrerak

rammstein

Konfirmatu berri dute, Rammstein talde ezaguna Bilbao BBK Live 2010an egongo da. Gainera esan beharra dago sarrerak jada salgai jarri dituztela 95€ren truke. Oraingoz uztailaren 8, 9 eta 10ean Bilbon ospatuko den jaialdirako Pearl Jam eta Rammstein taldeen presentzia baieztatu dute; oraindik zenbait izen falta dira baina aurtengoak itxura ona duela dirudi.

Erlazionatutako sarrerak

Pearl Jam - Bilbao BBK Live
Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileek, datorren urteko edizioaren lehen kartelburua iragarri zuten atzo: Pearl Jam. Seattle-eko grunge talde mitikoak euskal jaialdi ospetsu honen 2010eko edizioaren lehen baieztapena dugu eta zihur jende asko erakarriko duela Bilbora.

Pearl Jam-ek ‘Backspacer‘ diska berria aurkezteko aukera izango du Bilbon, taldearen bederatzigarren diska bilakatu dena, eta rock zaleentzako aukera paregabea izango da Eddie Vedder eta bere taldekideen kontzertu hau.

Iturria | Bilbaobbklive

Erlazionatutako sarrerak

Nueva Vulcano - Los Peces de Colores

Kataluniako Nueva Vulcano taldeak ‘Los Peces de Colores’ diska berria aukeztuko du aste honetan Bilbon eta Andoainen. Los Peces de Colores B-Core diskoetxearekin kaleratuko da eta 12 kantuz osatuta dago:

  1. Dulce y Ãcida
  2. Te Debo un Baile
  3. El Ataque
  4. El Arco de Triunfo
  5. Amor Moderno
  6. La Maleza
  7. Movimiento
  8. Jen Trok, Logopeda
  9. Esa Piedra Preciosa
  10. Níquel, Canela
  11. Ãfrica
  12. La Ley de Costas

Laukotearen diska berri honetan Santi Garciaren ekoizpen lana entzuteko aukera izango dugu eta Euskal Herrian emango dituzten bi kontzertuak honako lekuetan izango dira:

  • Azaroak 13, Bilbo – El Balcon de La Lola > Nueva Vulcano + Ya Te Digo
  • Azaroak 14, Andoain - Andoaingo Gaztetxea > Nueva Vulcano + Inoren Ero Ni

Ez galdu talde honen primerako zuzenekoa!

Erlazionatutako sarrerak