
Urriaren 21an, osteguna  20:00etatik aurrera Bilborock aretoan, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako finalerdiak ospatuko dira, bertan izango ditugun taldeak hauek izango dira:
- Madeleine (Gipuzkoa)
- Mobydick (Bizkaia)
- Los Ultimos Bañistas (Murtzia)
Madeleine talde gizpukoarrak badaki zer egiten duen oholtza gainean, bertan Yaw taldeko partaideak baitaude; alegia, ez dira berriak musika munduan eta apustu egingo nuke zuzenekoak emateko garaian izango dutela zer-esana. Seguru batek baino gehiagok beraiekin ederki asko pasa duela Mogambon.
Mobydick, Algortatik dator Eneko bere proiektu propioarekin, kitarra eskuan duela eta hitzek gainontzekoaz arduratuko dira, klimax berezia sortzeaz. Leku ikaragarria izango da Bilborock bezalako eliz batean Eneko ikus entzutea. Berak inglesez abestuko ditu bere abestiak indie rockeko izar baten antzera.
Los Ultimos Bañistas, 2008an hasi ziren baina proiektua 2008aren amaieran Manu galiziarrerekin topo egingo zuen, 2009an abestiekin serioski hasi ziren eta ondorioz zuzenekoetan murgildu ziren. Esan beharra pop-rock munduan aski ezagunak diren, Sidonie, Arizona Baby edo ta Chema Rey bezalakoekin ibili izan direla; ondorioz ez dut uste Bilborock aretoan oso urduri ibiliko direnik. Amaitzeko, SOS 4.8 jaialdian ere izan direla esan beharra dago.
myspace | madeleine | mobydick | los ultimos bañistas |
Erlazionatutako sarrerak
Hastear dago XXII. Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa, aurtengoan inoiz baino lehenago hasiko dira kontzertuak, irailean hain zuzen ere.
Kontzertu dexente izango ditugu lehiaketa guztian zehar, kontuan badugu lehen fasea azaroan amaitzen dela; hala ere, aurtengoan oso pozik gaude musikazalen blogean aipatu ditugun zenbait talde parte hartuko baitute; esaterako &theFans, The Riff Truckers, Peachy Joke eta Madeleine.
Hona hemen irailean ospatuko diren kontzertuen zerrenda:
- Irailaren 23an, Osteguna: (POP ROCK 1)
&theFans
Toxicas
The Astrovandals
- Irailaren 30ean, Osteguna: (POP ROCK 2)
Orquesta de la primera luz del dia
Edith Crash
The Riff Truckers
Ea talde euskaldunek zortea duten eta hurrengo fasera pasa direla idazteko aukera dugun.
Erlazionatutako sarrerak

Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketaren 22. edizioan izena emateko epea maiatzaren 3tik 31ra bitartekoa da. Epe horretan pop-rock, metal eta bestelako joeretako taldeek izena eman dezakete lehiaketan parte hartzeko, jatorrizko hiru kanta aurkeztuta mp3 formatuan, taldearen argazkiarekin eta datuekin, betiere web orriaren bidez.
Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 22. edizioan parte hartu nahi baduzue, izen ematea on-line egin daiteke.
Erlazionatutako sarrerak

Aukeratuak izan dira dagoeneko Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketaren 21. edizioko irabazleak, Metal eta Joera Berrietako kategorietakoak barne. Pop-rock kategoriako lehen saria Malagako The Filetones taldearentzat izan da. Metalean Bilboko Rise To Fall taldea izan da irabazlea eta Joera Berrietan Bartzelonan finkatutako Meneo taldea.
Hona hemen irabazleen zerrenda:
POP ROCK
- The Filetones (Malaga)
- No Aloha (Madril)
- La Banda del Yuyu (Girona)
- Trainsalpine Boys (Gipuzkoa)
- Maderacore (Bizkaia)
METAL
- Rise To Fall (Bilbo)
- Akatu (Nafarroa)
- Mendeku Itxia (Gipuzkoa)
JOERA BERIAK
- Meneo (Barcelona)
Bilborock Zuzenean
Kontzertuetako publikoak aukeratutako talderik onenarentzat:
Aste Nagusia
Bilboko rock talde eta Bizkaiko talderik onenentzat: kontzertua 2009ko Aste Nagusian Tokiko Rock taldeetarako eszenatokian.
- Thee Quibbles
- The Extended Plays
Azkena Rock Festival
Saria Euskal Herriko rock talderik onenarentzat : kontzertua 2010ko Azkena Rock Festivalean.
Erlazionatutako sarrerak

Gaur eta bihar, Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketako Metal eta Pop Rock kategorietako talde finalistek joko dute Bilborocken. Beti bezala, kontzertuak gaueko 20:00etatik aurrera egingo dira eta finalean talde hauek izango ditugu eszenatoki gainean:
Asteazkenean - Metal kategorian
- Rise to fall (Bilbo)
- Mendeku Itxua (Usurbil)
- Akatu (Iruñea)
Ostegunean - Pop Rock kategorian
- The Filetones (Malaga)
- Banda del Yuyu (Girona)
- No Aloha (Madril)
Erlazionatutako sarrerak