Etiketak: BIG Festival

adam_kesher

Adam Kesher musika talde frantsesa dugu, zenbait kitarra, bateria eta sintetizadoreen laguntzaz anitz ongi konpontzen dira abesti lasai nahiz azkarrak egiteko. 20004an hasi ziren beraien rock elektroniko kontzeptua lantzen, gaur egun nahiko famatua dena; sample, kitarrak eta zenbait abesti sinple aski dute jendea dantzan jartzeko.

Adam Kesher entzutea, DFA, Liars, The Velvet Undergroup, The Cure edo ta Daft Punk bezalako taldeak entzutea bezalakoa dela esatera ausartuko nintzateke. Adam Kesher diska bat baino gehiago dauka, horrela bere lehen lana, EP Modern Times, rock eta sintetizatzailez beterik aurkitzen da. An allegory of chastity, taldeak aterako duen bigarren EPa, Alemanian, Erresuma Batuan nahiz Estatu Batuetan puri purian izango dugu, jada taldeak mundu mailan nolabaiteko ohiartzuna lortuz. Gaur egun, plazaratu duten azken lana EP Continent izenez ezagutzen dugu eta 3 abesti dantzagarriz osatuta dago.

MySpace | Adam Kesher |

Erlazionatutako sarrerak

birdy_nam_nam

Birdy Nam Nam, Little Mike, DJ Pone eta DJ Need y Crazy B DJ frantsesek osaturiko musika taldea dugu. Mundu mailan izan diren deejaying zenbait txapelketa irabazi dituzte eta frantziako undergroup mugimenduan oso ezagunak dira. 90. hamarkadan deejaying mugimenduaren errege estatu batuarrak genituen, DJ Q-Bert, Craze edo ta A Trak, baina 2000. urtean frantsesak ere gogoz hasi ziren, crew ezberdinak sortuz, esaterako, Scratch Aktion Hiro zeintzuk irabazleak suertatu ziren. Hau dela eta, 2002. urteko edizioa irabazteko asmoarekin Birdy Nam Nam crewa  sortu zen, are gehiago txapelketa irabaztea lortu zuten.

Lehiaketak alde batera utziz, Birdy Nam Nam taldeak jada mundu mailan zerbait esan behar duela esan genezake, horrela zenbait jaialdi garratzitsutan izateko aukera izan du, hala nola, Ultra Music Festival (Miami), Roskilde Festival (Danimarka),  Dour Festival (Belgika),  Sonar (Espainia),  Fuji Rock Festival (Japonia) etab. Aipagarria ere, Louise Attaque abeslari frantses famatuarekin behin baino gehiagotan oholtza gainean izatea; beraz ez da ez txantxetako taldea Birdy Nam Nam, horrelako musika maite baduzue behintzat.

MySpace| Birdy Nam Nam |

Erlazionatutako sarrerak

agoria

Agoriaren bigarren lanak The Green Armchair izena du, bertan Peter Murphy, Nene Cherry eta Princess Superstar bezalako ahots famatuek parte hartu dutelarik; duda gabe elektronika munduan kristoren diska du. Agoria talde frantsesak, groovy nahiz techno dantzangarria aunitz ongi nahasten ditu eta horren erakusgarri frantzian izan duten eta daukaten arrakasta. Argi dago, Agoriak, Detroiteko technoa eta jazza maite dituela; ahaztu gabe, Tricky eta Radiohead taldeen zale amorratua dela. Guzti honen emaitza? Gaur egun munduko DJ onenetariko bat izatea.

MySpace| Agoria |

Erlazionatutako sarrerak

dj_mehdi

DJ Mehdik 80. Hamarkadaren amaieran rapa biziki maite dut, horrela urte batzuk beranduago 1.992an hain zuzen ere, platerak hartu eta DJ lanetan hasiko da, gogoko dituen nahasketak eginez.  Honen ondorioz,  Ideal J taldean parte hartuko du; 1.996an Original MC lana ekoiztuko du, eta bi urte beranduago, Le Combat continue plazaratuko du.

Assassin eta MC Solaar musikari frantsesei beraien lanak ekoizten lagunduko die, bestalde 1.997an Mehdik bere zigilu propioa sortuko du, Espionnage izenekoa. 2.000an bere zigilu propioaren laguntzaz Espion izeneko maxia bukatuko du, azken honetan zenbait lagunek parte hartuko dute, hala nola, Karlito, le 113 edo ta Rohff.

2002an lehen lan serioa, Espion; 2005eko apirilean bigarren lan serioa, Des Friandises pour ta bouche eta amaitzeko 2006an Lucky Boy lana ekoiztuko du. Aipatzekoa da, 2007an Sonar jaialdi ezagunean parte hartu izana.

MySpace| DJ Mehdi |

Erlazionatutako sarrerak

seu_jorge

Seu Jorge aktore nahiz musikaria Brasilgo faveletan jaio zen, Belford Roxo herrian hain zuzen ere, Rio de Jaineroko zelaitik gertu. Bere entzuleen ustez samba-pop musika jorratzen du, eta musika sortzeko garaian Samba EskolekZeca Pagodinho, Nelson Cavaquinho, Romario (futbol jokalaria) edo ta Stevie Wonder estatubatuarren eragina nabari da.

Seu Jorge Farofa Carioca taldeko partaidea izan da, bertan abesti askotxoren sortzaile izanik,  azken talde honekin Moro no Brasil argitaratu zuen 1998an. Beranduago, 2001ean, Samba Esporte Fino izeneko pop diska plazaratu zuen Brasilen; mugetatik kanpo Carolina in 2003 izenez ezaguna.

Abeslariak bakarkako lanean ateratako bigarran diskak, Cru (Crudo), oso kritika onak zituen; ondorioz, 2006an Bonnarooko musika jaialdian ikutzeko aukera izan zuen, Ottawako Bluefesten ere egon da.

Seu Jorge Big Festival jaialdian ikusteko aukera izango dugu Uztailak 15an.

MySpace| Seu Jorge

Erlazionatutako sarrerak