Etiketak: biffy clyro

Biffy Clyro

Eskoziatik dator Biffy Clyro, jada aski ezaguna da mundu osoan eta Muse, The Who, Red Hot Chili Peppers edo ta The Rolling Stones bezalako talde ezagunekin telonero moduan ibili dira.  Musikan 1995etik aurrera dabiltza eta zenbait diska ezberdin plazaratu dituzte, batzuk nahiko bereziak baina hala ere, 2007an ateratako Puzzle gomendatuko genuke taldea ezagutzen ez baduzu, zenbait abesti irrati zein telebistetan jarri izan dituzte.

Bilboko Kafe Antzokian izango ditugu, hilaren 11n osteguna 20:30etatik aurrera; baita ere, Nothink! eta Blakfish taldeak izango ditugu Bilboko gau berezian.

myspace | nothink! | blakfish | biffy clyro

Erlazionatutako sarrerak