Hauxe irakurtzeko aukera izan dut bIDEhUTS zigiluaren webgunean:
Egutegia begiratu, eta Aste Santu hasiera hori markatu dugu. Lehen bi egunak. Martxoaren 31 eta apirilaren bata.
Tokiarekin zalantza gutxi, zerbait beroa nahi genuen, intimoa ere, soinu onekoa eta agertoki txukuna izango zuena. Hondarribiako Psilocybenea.
Hauxe Plana;
PSILOCYBENEA
Hondarribia
Martxoak 31, gaueko 10etan
Gora Japon
Anari
Apirilak 1, iluntzeko 8tan
Pintxoak eta musika
Gaueko 10etan
Willis Drummond
Audience
100 sarrera jarriko ditugu aldez aurretiko salmentan eta beste 100 lehiatilan bertan salduko dira. Sarrerek aldez aurretik zein bertan 8 euroko prezioa izango dute. Aldez aurretikoak erosteko modua honakoa da. denda@bidehuts.net helbidera email bat bidali eta zenbat sarrera nahi dituzun esanez eta zenbat diru eta nola ordaindu behar duzun erantzunez idatziko dizugu.
Sarrerak egunean bertan lehiatilan jasoko dituzue. Behin ordainketa jasoa gure mezu bat jasoko duzu eragiketa baieztatuz
Argi dago orduan azkar ibili beharko garela aste santuan kontzertu ikaragarri hauetan egon nahi badugu. Jakin behintzat badakizue, orain zuen esku dago asuntua.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak
Atzo, azaroak 26, Audience taldeak A Shake In Calm Water diska berria kaleratu zuen bidehuts zigiluarekin. Lan berriarekin batera, aurkezpen kantua den Wide Man ardatz harturik asteburu batean egindako istoriotxo hau kontatu digute:
Iturria | Bidehuts
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Audience taldeak prentsaurrekoa emango du gaur, azaroak 26, Bilboko Kafe Antzokian eguerdiko 12tan, “A Shake In Calm Water” lan berria aurkezteko. Diskoaren nondik norakoak azaltzeaz gain zuzenean emango dituzte zenbait kantu modu akustikoan.
A Shake In Clam Water lan berri hau bidehuts diskoetxearekin kaleratuko dute eta diskoaren CD bertsioa 10 eurotako prezioa izango du. Gainera, Durangoko Azokakorako biniloa ere izango dute salgai.
Myspace | Audience
Iturria | Bidehuts
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Anarik diska berria kaleratuko du ostegun honetan, urriak 29. ‘Irla Izan‘ deituriko diska berri hau Bidehuts-ekin plazaratuko da eta dagoeneko ‘Harriak‘ abestia entzuteko aukera daukagu bidehuts webgunean edo Anariren Myspace-an.
Anariren lan berri honetaz gozatzeko para izateko, kontzertu ugari egingo dira euskal herriko zenbait txokotan:
- Azaroak 5 - Donostia, Gazteszena
- Azaroak 12 - Bilbao, Kafe Antzokia. + Mursego
- Azaroak 19 - Gasteiz, Jimmy Jazz
- Azaroak 28 - Igorre
- Abenduak 11 - Berriozar
- Abenduak 18 - Durango, Plateruena Kafe Antzokia
Myspace | Anari
Informazio guztia | Bidehuts
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Gora Japon, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren pop rock atalean parte hartuko duen taldea da. Gora Japon-en atzean bi pertsona daude bakarrik, Myriam (batería eta ahotsa jartzen) eta Jon (Kitarra), eta 2005. urtetik dabiltza zuzeneko kontzertuak eskeintzen.
Bilboko bikoteak 2008an kaleratu zuen “Gora Japon” deituriko bere lehen diska Bidehuts zigiluarekin eta honetan rock, jazz eta improbisazioa nahasten dituen soinua entzuteko aukera izango duzue.
MySpace | Gora Japon
Musikazale ++ Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa | Concurso Pop Rock Villa de Bilbao
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak