
Barakaldoko El Carmen jaiak uztailaren 10tik 18ra bitartean ospatuko dira. Aurtengo egitarauan,primerako kontzertuak aurkituko ditugu:
- Uztailak 10 – Huecco
- Uztailak 11 – Raimundo Amador
- Uztailak 12 – Zenttric, Love Division eta Grises
- Uztailak 13 – Barakaldoko Pop Rock Jaialdia, Indomables, Midnight Road eta Colajets
- Uztailak 14 – La Oreja de Van Gogh eta Seiren
- Uztailak 15 – Ojos de Brujo eta Esne Beltza
- Uztailak 16 – Peret eta Doctor Deseo
- Uztailak 17 – Sínkope, Jorge Salan eta Santiago Campillo
iturria | BarakaldoDigital |
Erlazionatutako sarrerak
Datorren urteko Vans Tour 2010 jaialdia Barakaldo Rockstar Live aretoan izango dugu hardcore talde potenteekin. Jaialdi hau maiatzaren 7an izango da eta Pennywise mitikoekin batera hurrengoko taldeak izango ditugu eszenatoki gainean:
Jaialdirako sarrerak 20 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 24 eurotako prezioa txarteldegian.
Erlazionatutako sarrerak

Urriak 16an, Segismundo Toxicomano punk-rock taldearen kontzertua ikusteko aukera izango dugu Barakaldoko Rockstar Aretoan. Gainera, Gasteizko taldeak, euren “Una Bala” diska berria oparituko dute kontzerturako sarrerekin batera.
Sarrerak 10 eurotako prezioa izango dute aurresalmenta, 12 euro lehiatilan bertan, eta telenero lanetan Pleonakis Plektos talde izango dugu.
Erlazionatutako sarrerak

Isis taldeak, “Wavering Radiant” deituriko diska berria aurkeztuko du Abenduaren 1ean Barakaldoko Rockstar aretoan. Zazpi kantuz osatutako azken diska hau maiatzean kaleratu zen eta arrakasta handia lortu ondoren, talde estatubatuarra Euskal Herrian izango da heuren soinu metal eta post-rockeroa aurkezten.
Beraiekin batera, beste bi talde izango ditugu eszenatoki gainean: Circle eta Keel Haul. Kontzertuan izateko sarrerak 17 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan eta 20 eurotako prezioa lehiatilan bertan.
Myspace | Isis | Circle | Keel Haul
Erlazionatutako sarrerak

Pasaden astean irakurri zenuten bezala, Editors taldeak diska berria aurkeztuko du Irailaren 21ean. “In This Light And On This Evenning” izena izango duen diska hau, zuzenean entzuteko aukera izango dugu Euskal Herrian, Barakaldoko RockStar Live aretoan eskeiniko duten kontzertuarekin.
Kontzertua abenduaren 12an izango da eta han izateko sarrerak 25 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 32 lehiatilan bertan, eta Editors-en ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan hasiko da.
Erlazionatutako sarrerak