Animal Collective musikazalen behin baino gehiagotan azaldu da, gure ustez musika munduan talde nahiko berezia baita. Hemen duzue taldeak grabatu duen azken klipa, In The Flowers, bertan Abby Portner ibili da zuzendaritza lanetan.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Animal Collective talde bereziak EP berria prestatzen egon da, Fall Be Kind izenarekin ezagutuko duguna eta formatu digitalean azaroaren 23tik aurrera izango dugu.
Hiru aste beranduago, fisikoki erosteko aukera izango dugu, binilo edo ta CD moduan. Fall Be Kind epak honako abestiak izango ditu:
- Graze
- What Would I Want? Sky
- Bleed
- On A Highway
- I Think I Can
MySpace | Animal Collective
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak
Jakin badakigu gaur egun modan dagoen taldeetako bat Animal Collective dugula, horren adibide Donostiako Jazzaldian beraien kontzertu bat ikusteak 40 eurotako prezioa izatea. Hemen duzue Summertime Clothes abestirako landu duten bideoa, seguruenik udako abestietariko bat.
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Jada agertu da Heineken Jazzaldiko 09 egitaraua, azkenean duela hilabete batzuk aurreratu genuen moduan Animal Collective Donostian izango da, baina 40-48 eururen truke. Krisi garaian gabiltzala ikusita, doako kontzertuen berri emango dizuegu badago eta non aukeratu.
Uztailaren 23an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 23an, Frigo Gunea Heineken Karpan:
- Gregario de Luxe
- Flor Begué + Cristina Montull Trio
- Chronology Quartet
Uztailaren 24an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 24an, Frigo Gunea Heineken Karpan:
- Eva Cortés
- Calame
- Conexion Quartet
- Thee, Stranded Horse + Ballake Cissoko
- Uztailaren 25ean, Agertoki Berdean:
- 21:30 The War on Drugs
- 0:30 Black Joe Lewus & The Honeybears
Uztailaren 25ean, Frigo Gunea Heineken Karpan:
- Acido C
- New Mood Trio
- Bikini Machine
- Calc
Uztailaren 26an, Frigo Gunea Heineken Karpan:
- Broken Brothers Brass Band
- Organik´s
- Altx6
- The Billie Jeans
webgune ofiziala| heineken jazzaldia
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak

Gaur egun musika talde batek esperimentazioak eta bide berriak bilatzen saiatu baldin bada hori dugu Animal Collective. Bi taldekide finko ditu, David Portner eta Noah Lennox, hauek baitira diska guztietan parte hartu duten bakarrak; hala ere, Brian Weitz eta Josh Dibben laguntza izan ohi dute noiz-behinka. 2000. urtean “Spirit They’re Gone, Spirit They’ve Vanished” diska atera zuten, bertan psikodelia nagusitzen delarik, diska pop eta lo fi taldeak eginiko zenbait perla aurkitzen dira, Chocolate Girl, esaterako gaur egun abesti hau birmodatu dutelarik.
2003. urtean Campfire Songs diska atera zuten, azken hau lo fi eta zenbait folk tanta dituelarik. Gaur egun oso zaila da diska hau erostea. Beranduago Paw Tracks zigilu propioarekin ausartuko dira, bertan sortzen dituzte Hey Light edo ta Slippi bezalako abestiak. 2004. urtean jendeak zertxobait gehiago ezagutuko ditu, Sung Tongs folk diskari esker; batzuek freak folk etiketa ezartzen diotelarik, Leaf House, Who Could Win a Rabbit eta We Tigers abesti ederrak diska honetakoak dira.
2007. urtean Domino zigilu ezagunak eskaintza egingo die; horrela, Strawberry Jam diska plazaratuko dute. Diska hau, aurrekoak baino poperoagoa izango da, bertan ez dituzte ia ia instrumentu organikorik erabiliko eta beraiek sortutako sampleez sortuko dute diska. Gauzak horrela, bira batean murgilduko dira eta bira honetan izango da non, Merriweather Post Pavilion diska jaioko den.
Merriweather Post Pavilion 2008 eguberri egunean agertu zen interneten, nahiz eta 2009ko urtarrilean salgai egon, badakigu gaur egun filtrazioak egoten direla. Beste disken jarraipena dela esateko moduan gaude, azken honetan pop musika berasmatzen dutelarik. Argi dago, Animal Collective bizi bizi dabilen talde berezia dugula; baina akaso batzuentzat bereziegia. Emaiozue aukera bat, eta ondoren erabaki ea pena merezi duten.
Animal Collective uztailaren 23an, Donostiako Jazzaldian ikus-entzuteko aukera izango dugu, musikazaletik behintzat aukera paregabea iruditzen zaigu punta-puntan dagoen talde bat ikusteko. Estatu Batuetako nahiz Erresuma Batuko webgune dexentek hitz egin dute Animal Collectiveri buruz, zerbaitegatik izango da.
Webgune Ofiziala| Jazzaldia
Webgune Ofiziala| Animal Collective
MySpace| Animal Collective
Zabildu
Erlazionatutako sarrerak