Etiketak: Anger

anger

Anger taldeak bere azken lana, Sedukzioaz Andoaineko Gaztetxean aurkeztuko du, martxoaren 6an larunbata gaueko 22:30etatik aurrera, Arrasateko Gose taldearekin batera. Anger jada hamarkada bat baino gehiago darama musika munduan, rock, hardcore ederra egoten ohi da beraien zuzenekoetan; aipatu beharra duela hilabete batzuk Durangon ospatu zen Ekonfest! jaialdian izan zirela diska berri hau aurkezten.

Gose, Arrasateko hirukote bitxia, euskal musikan gauzak berriak egiten ari diren talde gomendagarria. Jada zenbait urte daramatzate oholtza gainean eta zenbait disketan Francis Diez (Doctor Deseoko abeslaria) izan dute lagun moduan. Trikia, elektronika eta punka nahastuz gero, Gose izango dugu entzungai, aipatzekoa ere, Japonian duten arrakasta eta ondorioz bertan egingo duten bira.

myspace | anger | gose |

Erlazionatutako sarrerak

Ekon

EKON aparteko euskal taldeak azken kontzertua eskeiniko du datorren urteko Urtarrilaren 16an. Ekonfest deituriko jaialdi honetan primerako taldeak aurkituko ditugu Ekon-ekin batera eszenatoki gainean:

  • Ekon
  • Sharon Stoner
  • Eraso
  • Sexty Sexers
  • Anger
  • Estricalla

Kalitatezko musika eta gainera, prezio oso onean: 16/19 euro. Sarrera kulturalive.com webgunean edo hurrengoko lekutan egongo dira salgai:

  • Durango: Plateruena
  • Arrasate: Musikal Lazkano
  • Bilbo: Arise
  • Iruña: El Infiernito guitar shop
  • Gasteiz:  Gora taberna

Kontzertuak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Durangoko Plateruena Antzokian.

Erlazionatutako sarrerak