Etiketak: Andoain

anger

Anger taldeak bere azken lana, Sedukzioaz Andoaineko Gaztetxean aurkeztuko du, martxoaren 6an larunbata gaueko 22:30etatik aurrera, Arrasateko Gose taldearekin batera. Anger jada hamarkada bat baino gehiago darama musika munduan, rock, hardcore ederra egoten ohi da beraien zuzenekoetan; aipatu beharra duela hilabete batzuk Durangon ospatu zen Ekonfest! jaialdian izan zirela diska berri hau aurkezten.

Gose, Arrasateko hirukote bitxia, euskal musikan gauzak berriak egiten ari diren talde gomendagarria. Jada zenbait urte daramatzate oholtza gainean eta zenbait disketan Francis Diez (Doctor Deseoko abeslaria) izan dute lagun moduan. Trikia, elektronika eta punka nahastuz gero, Gose izango dugu entzungai, aipatzekoa ere, Japonian duten arrakasta eta ondorioz bertan egingo duten bira.

myspace | anger | gose |

Erlazionatutako sarrerak

Sexty Sexers, Akatu eta I Cant Explain Andoaingo Gaztetxean

Datorren larunbatean, Otsailak 20, primerako rock kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dugu Andoaingo Gaztetxean. Guztira hiru talde igoko dira eszenatoki gainera:

Kontzertuak gaueko 22:00etatik aurrera hasiko dira eta sarrerak 5 eurotako prezio merkea izango dute.

Myspace| Sexty Sexers | Akatu | I Cant Explain

Erlazionatutako sarrerak

Nueva Vulcano - Los Peces de Colores

Kataluniako Nueva Vulcano taldeak ‘Los Peces de Coloresdiska berria aukeztuko du aste honetan Bilbon eta Andoainen. Los Peces de Colores B-Core diskoetxearekin kaleratuko da eta 12 kantuz osatuta dago:

  1. Dulce y Ácida
  2. Te Debo un Baile
  3. El Ataque
  4. El Arco de Triunfo
  5. Amor Moderno
  6. La Maleza
  7. Movimiento
  8. Jen Trok, Logopeda
  9. Esa Piedra Preciosa
  10. Níquel, Canela
  11. África
  12. La Ley de Costas

Laukotearen diska berri honetan Santi Garciaren ekoizpen lana entzuteko aukera izango dugu eta Euskal Herrian emango dituzten bi kontzertuak honako lekuetan izango dira:

  • Azaroak 13, Bilbo – El Balcon de La Lola > Nueva Vulcano + Ya Te Digo
  • Azaroak 14, Andoain - Andoaingo Gaztetxea > Nueva Vulcano + Inoren Ero Ni

Ez galdu talde honen primerako zuzenekoa!

Erlazionatutako sarrerak

Andoaingo II. Rock Jaialdia

Ekainaren 20an, Andoaingo Rock Jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Gipuzkoar udalerri honetan. Rock jaialdi honen kontzertuak arratsaldeko 18:00etatik aurrera izango dira Nafarroa Plazan eta sarrera doan izango da.

Hona hemen Andoaingo Rock Jaildian parte hartuko duten taldeen zerrenda:

  • The Chesterfield Kings
  • Downliners Sect
  • Roy Loney & Señor No
  • Phantom Surfers
  • Ivan Julian & Capsula
  • Los Creyentes

Iturria | Poperoak

Erlazionatutako sarrerak