Etiketak: anari

Anari. Irla Izan.


Akordatzen naiz behin Durangoko azokan Ama Say-ren bigarren diskoa biniloan ez al zeukaten galdetuta Angel Valdesek mostradorearen beste aldetik “zertarako?” erantzun zidala, “biltegian pilatzeko?”. Bistan zena, CD-aren negozioa benetan zetorren baina artean etsia hartu gabea ni, inozoa ni. Gerora, CD-ekin osatu behar izan dut esaterako Mikel Laboa edo Ruper Ordorikaren bilduma, nahiz eta bertako zein batez ere kanpoko beste askorekin arazorik izan ez LP-ekin jarraitzeko. Asko poztu nau beraz Anariren Isla izan hau biniloan kaleratuko dutela jakiteak eta atsekaberik gabe osatuko dut kolezioa formatu zahar honetan. Ez dakidana, joera berri honek zeri erantzuten dion, modari, diru sarrerei, bezero zenbait goxatzeari edo kasuan kasuko artistaren kapritxoari.

Diskoaren edukiari gagozkiola ere pozarren egoteko moduan gara. Soinu bikaina eta talde usaina darie kantuei, mina eta tentsioa. Kantu sorta baino, kantuz osatutako zer handiago bat. Alardeetarako lekurik gabe, soinua trinkoa da, lelo eta esaldi errepikakorrik gabe, Anari ez da gelditzen, kedarik egin gabe doa bere erretolikan,liburua kapituluz kapitulu irakurriko balu bezala. Hitzetan ere, badirudi kantu batean hasitako korapiloari, bestean ematen diola segida, eta hiru edo laugarrenean ere erremate bila diharduela. Ez dago umorea edo mezu lasaigarrientzat leku askorik. Beldurra nonahi, amildegiak, komunikatu ezinak, denborak dakarren higadura. Zoriona izatekotan erregresiboa.

Kantuak aitatzekotan salbuespen direnak aitatuko nituzke. Adibidez, hiruko erritmoan ez dauden bakarrak, Iceberga eta Distantzia. Azken honek batez ere izugarrizko arnasa ematen dio diskoari. Salbuespena deritzot Bidea eta Denborari ere, disko osoan presente dagoen zu hori aitatu gabe patxada ederrean egiten baitu aurrera, itolarri handirik gabe eta entzunaldi bakoitzean ederrago. Gainontzekoetatik Ihia bereiziko nuke, hain oldarkor eta egiati, bai eta Eskuineko Bihotza ere, bukaera haizetsu horrekin Nick Cave gogora ekarriz.

Erreferentzia zenbait nabarmen egin zaizkit. Hasteko, bistan dena, bere bandarena. Gutxik dute halako soinua eta kontundentzia gurean, nola Anarirekin, hala Inoren Ero Ni bezala dihardutenean. Bestetik, Thalia Zedek ere beti present balego bezala sentitu dut, hura ere hiruko tenpo hauen zalea. Azkenik esaldi luzeak melodietan josteko eran Ruper Ordorikaren ohiartzunak somatu ote ditudan, batez ere Isla kantuan. Nire irudipenak…

Hasierako gaiari berriz helduta, desiatzen nago binilozko bertsioa eskuratzeko, iruditzen baitzait kantuok, CDak eman ahala, denak segidan entzunda, halako betekada bat eragin dezaketela, musikaren trinkoak eta hitzen erredundantzia dela eta. Biniloaren entzuketa zatikatuak edo zuzeneko errepertorio nahasiak are mesede egingo dielakoan, zai nago ea parean noiz egokitzen zaidan.

Erlazionatutako sarrerak

Che Sudaka Hona hemen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo diren hurrengoko kontzertuak:

  • Azaroak 13, ostirala: Berri Txarrak + Bronze
  • Azaroak 14, larunbata: Che Sudaka
  • Azaroak 15, igandea: Stanley Brinks (André Herman Düne) with Freschard & Ish Marquez
  • Azaroak 19, osteguna: Anari (Irla Izan diska aurkezpena)
  • Azaroak 20, ostirala: KEROBIA + Malenkonia

Erlazionatutako sarrerak

Anari - Irla Izan

Anarik diska berria kaleratuko du ostegun honetan, urriak 29. ‘Irla Izan‘ deituriko diska berri hau Bidehuts-ekin plazaratuko da eta dagoeneko ‘Harriak‘ abestia entzuteko aukera daukagu bidehuts webgunean edo Anariren Myspace-an.

Anariren lan berri honetaz gozatzeko para izateko, kontzertu ugari egingo dira euskal herriko zenbait txokotan:

  • Azaroak 5 - Donostia, Gazteszena
  • Azaroak 12 - Bilbao, Kafe Antzokia. + Mursego
  • Azaroak 19 - Gasteiz, Jimmy Jazz
  • Azaroak 28 - Igorre
  • Abenduak 11 - Berriozar
  • Abenduak 18 - Durango, Plateruena Kafe Antzokia

Myspace | Anari
Informazio guztia | Bidehuts

Erlazionatutako sarrerak

Ez da erraza izango. Bilboko Kafe Antzokiak ateak betirako itxi ditzake eta proiektu osoa bertan behera gera daiteke irtenbide bat aurkitu ezean. Hauxek dira Ekaitz Goienetxeak idatzi dituen lehen lerroak Berriako artikuluan.Baliteke musika berria ez izatea, baina argi dago Bilbo eta zergatik ez Euskal Herriak izan duen aretorik onetarikoa izan dela Kafe Antzokia, ostegun, ostiral nahiz larunbat askotan zuzeneko taldeak ikusteko aukera genuen; bai Euskal Herriko nahiz munduko puntako taldeak, bertatik Anari, Doctor Deseo, Skalariak, Berri Txarrak, Delorean, Mendetz, Muguruza, Ekon etab honen adibide txiki bat besterik ez da.

Argi dago Kafe Antzokia Bilbon kokapen zoragarria duela beste musika areto batzuekin aldatuz gero eta ez hori bakarrik bere historiak dio bertan ez direla lixkar handirik sortu, irekita egon den bitartean behintzat.

1995an hasi zen Kafe Antzokia gure artean, gaur 2009an honekin bukatuko dute? Ez dakigu zer gertatuko den baina behintzat argi utzi nahi dugu internet bidez badagoela hala nolako mugimendua, hona hemen helbide batzuk:

Facebook | Kafe Antzokia Martxan cause

Webgune Ofiziala | Sinatu Adierazpena

Berria | Kafe Antzokia Berriako artikulua

Erlazionatutako sarrerak

Psilocybenea Aretoak GuitarWeekeko bigarren egunerako kontzertu paregabea eskeintzen digu, horretarako etxeko Pinbol taldea, Anari azkoitiarra eta Irungo Amodio taldea izango ditugu.

Esan beharra dago Pinbol taldeak urte bat daramala kontzerturik eman gabe, horrexegatik aukera paregabea lantzen ari diren azken abestiak zuzenean ikus entzuteko.

Hona hemen Pinbolek garai batean eginiko bideoklipa:

MySpace | Pinbol

MySpace | Anari

Erlazionatutako sarrerak