Apirilaren 9an, ostirala, Donostiako Altza Kulturgunean gaueko 21:00tatik aurrera Brant Bjork, Arenna eta The Dirty Pink Ladies taldeak izango ditugu; sarrerak aurresalmen 8 eta lehiatilan 10 eurutan egongo dira, guztira 350 lagunentzako lekua egongo delarik.
Gaueko talderik esaguratsuena Brant Bjork kaliforniarra dugu, musika munduan stoner estiloko lehen taldearearen, Kyuss, sortzaileetariko bat eta  askok Carlos Santana edo ta Hendrix bezalakoekin parekatzen dute. 5 urtetan 4 diska atera ditu eta joan den urtean Euskal Herritik pasa izan zen, bai Bilbo eta Arrasatetik, adituek diotenez kristoren emanaldiak eskeiniz. Brant Bjork, Mars Volta, Led Zeppelin edo ta Chicano bezalakoak entzutearen antzekoa izango da.
Etxeko taldeak ere izango ditugu Donostian, Arenna Vitoria-Gasteiztik datorren stoner taldea dugu, riff gogorrak eta 2007an beraien lehen demoa plazaratu zuten, badirudi 2010an lehen albuma aterako dutela. Bidasoaldetik The DIrty Pink Ladies izango dugu, musikazaleontzat jada aski ezagunak dira eta nahiz eta 2005ean sortutako taldea izan oraindik gaur egun hard rockean jarraitzen dute; oholtza gainean Turbonegro eta Baby Woodrose bezalakoekin ibili dira.
myspace | brant bjork | arenna | the dirty pink ladies |
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak: 
