Etiketak: Adam Kesher

adam_kesher

Adam Kesher musika talde frantsesa dugu, zenbait kitarra, bateria eta sintetizadoreen laguntzaz anitz ongi konpontzen dira abesti lasai nahiz azkarrak egiteko. 20004an hasi ziren beraien rock elektroniko kontzeptua lantzen, gaur egun nahiko famatua dena; sample, kitarrak eta zenbait abesti sinple aski dute jendea dantzan jartzeko.

Adam Kesher entzutea, DFA, Liars, The Velvet Undergroup, The Cure edo ta Daft Punk bezalako taldeak entzutea bezalakoa dela esatera ausartuko nintzateke. Adam Kesher diska bat baino gehiago dauka, horrela bere lehen lana, EP Modern Times, rock eta sintetizatzailez beterik aurkitzen da. An allegory of chastity, taldeak aterako duen bigarren EPa, Alemanian, Erresuma Batuan nahiz Estatu Batuetan puri purian izango dugu, jada taldeak mundu mailan nolabaiteko ohiartzuna lortuz. Gaur egun, plazaratu duten azken lana EP Continent izenez ezagutzen dugu eta 3 abesti dantzagarriz osatuta dago.

MySpace | Adam Kesher |

Erlazionatutako sarrerak

big_festival

Iparraldeko Biarritz hirian kriston jaialdia antolatu dute, Big Festival, uztailaren 15, 16 eta 17rako. Aurtengoa lehen edizioa izango da, baina ez uste talde kaxkarrak ekartzen dituztenik.  Benetan ikusgarria den eta surfarekin erlazionaturiko hiri honetan, Frantzian puri purian eta aski ezagunak diren taldeak ikusteko aukera izango dugu, hala nola, Suprême NTM, Tété, Birdy Nam Nam, Naive New Beaters edo ta Adam Kesher izango ditugu.

BIG Festival, edo ta Biarritz International Groove 3 egun desberdin 3 gau ahaztezin izango dira, antolatzaileek argi daukate beraien helburua jende ezberdina Biarritzen egotea eta musika ahalik eta ondoen pasatzea. Rap, Electro edo ta Folkaz gozatzeko aukera, Aguilera Stade mitikoan edo ta modako Biarritzeko tabernanetan, Blue Cargo hondartza alftershowak eginez.

Hona hemen BIG Festivaleko programazioa:

Uztailak 15, asteazkena @ 17:00 aurrera Blue Cargon:

  • Gringo do Parada
  • Mister Boo

Uztailak 15 asteazkena @ 19:30 aurrera Gare du Midin:

  • Tété | Seu Jorge
  • Kaki King | Toma

Uztailak 15 asteazkea@ 23:00 aurrera Club Sevenen:

  • Thicky al Dente
  • The Two Mamarrachos

Uztailak 16 osteguna @ 17:00 aurrera Blue Cargon:

  • Naughty J
  • Nadege Winter

Uztailak 16 osteguna @ 19:30 aurrera Aguilera Estadioan:

  • Suprême NTM | Birdy Nam Nam
  • Izia | DJ Cut Killer

Uztailak 16 osteguna @ 23:00 aurrera Club Sevenen:

  • DJ Mehdi
  • Agoria

Uztailak 17 ostirala @ 17:00 aurrera Blue Cargon:

  • MR. Absolut
  • Special ED

Uztailak 17 ostirala @ 21:30 aurrera L´Atabalen:

  • Naive New Beaters
  • Adam Kesher | DJ Falcon
  • Curry & Coco

Uztailak 17 ostirala @ 23:00 aurrera Blue Cargon:

  • Outlines
  • Gildas & Masaya

Sarrerak erosteko internet bidez FNACen eros daitezke, bestalde Biarritzen Fnac, Carrefour, Géant etaDenim Galleryn Angelun (Anglet) Ragdoll, Freestyle eta Dan´s Spot dendetan. Prezioei dagokionez, 3 egunetako abonoa eros daiteke 60 eurotako prezioan, bestela uztailaren 15eko sarreak 35 euro balio ditu, uztailaren 16koak 35 euru eta azken egunekoak, uztailaren 17koak 20 euru.

webgune ofiziala| Big Festival|

MySpace|Big Festival|

Erlazionatutako sarrerak