Etiketak: Absolutamente

Otsailan aterako duten disko berrian Londresen lanean ari direla konfirmatu du Alaskak berak EFE berri-agentziarako. ‘Absolutamente‘ izango du izena eta ez ‘El vals de la muerte’, jendeak komentatu duen bezala. Otsaila hasieran lehenengo single-a entzun ahal izango dugu eta hilabete horren bukaerarako egongo da salgai diskoa.

Lan berri honen ekoizleak Sigue Sigue Sputnik taldearen bi kide dira, Neal X eta Tony James hain zuzen ere. 13 abesti grabatu dituzte (hauetako bat Neal X eta Tony Jamesek konposatutakoa) eta Dro Warner diskoetxearekin banatuko dute.

Kontzertu batzuetan, disko berri honetan egongo omen den ‘Cabezas disecadas‘ izeneko abestia entzun da:

Webgune ofiziala | Fangoria
Iturria | jenesaispop.com

Erlazionatutako sarrerak