Bagenekien U2 taldea Donostian izango dugula datorren irailaren 26an, baina ez zuten pistarik eman ea zein talderekin etorriko zen; duela urte batzuk Donostian izan genituenean, Franz Ferdinand talde ezagunarekin ibili ziren oholtza gainean. Oraingoan beraiekin ibiliko direnak, Interpol estatu batuarrak izango dira. U2 talde ezberdinak ibiliko dira 2010eko tourrean, hala nola, Lenny Kravitz, The Fray, Kasabian, Snow Patrol, One Republic eta lehen aipaturiko Interpol.
Badirudi oraindik ez dituztela sarrera guztiak saldu, nahiz eta gelditzen direnak nahiko garestiak izan; baina behintzat badakizue joan nahi izan ezkero aukera badagoela.
iturria | U2 360º Tour |
Erlazionatutako sarrerak

Jada beste egunean aipatutako zurrumurrua ziurtatu da, U2 Donostian egongo da irailaren 26an. U2 360º Tour bira Anoetako estadioan ikusteko aukera izango dugu, dirudienez zenbait LEDez osaturiko bideo zilindrikoa ikusteko aukera izango dugu, 45.7 metrotako altuera izango duen egitura … argi dago, irlandarrak beti bezala kristoren eszenatokia prestatuko dutela,
Baina gaurkoan sarrerei buruzko informazioa ere badugu, abenduaren 1ean jarriko dira salgai goizeko 10:00etatik aurrera, internet bidez, ticketmaster bidez erosi ahal izango dira. Prezioei dagokionez, eserita ikusteko sarrerek 30, 95 eta 150 €ko (guztiei gastuak gehitu behar zaizkie) prezioa izango dute; pistako sarrerek 55€ + gastuak eta red zone (kopuru murriztua) 250 € + gastuak.
iturria | livenation |
Erlazionatutako sarrerak