Bihar, abenduak 26, Su ta gar taldea izango da Durangoko Plateruenan “Su ta gar 20 urte” bira barruko kontzertua emateko. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta han izango ez bazara, interneten bidez ikusteko aukera izango da zuzenean, online egingo delako baita ere webgune ofizialean.

Su ta gar taldeak 1.988ko abuztuaren 14ean 1.go kontzertua eskeini zutenetik 20 urte bete dira aurten. Hori ospatzeko, 20. urtebetetze ospakizun bira hasi zuten azaroan eta euskal herriko talde mitikoaz berriro ere gozatzeko aukera ezin hobea da.

Sarrera bakoitza 12/15 eurotako prezioa izango du.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun