Dakizuenez, baxu-jotzaile berria aurkitu bezain pronto, disko berrian lanean hasi ziren Berri Txarrakekoek. Atzo, euren web gune ofizialean, komunikatu hau jarri zuten:
Albiste hau berezia da zinez BTX osatzen dugunontzako. Irailean ekin genion kantak idazteari eta pixkanaka disko berriaren inguruko xehetasunak zehazten doaz. Gauzak honela, dagoeneko aurreratu dezakegu norekin grabatuko dugun, eta ez da ez, nolanahiko izena: STEVE ALBINIk hartuko baitu Berri Txarraken seigarren diskoa grabatzeko ardura.
Rock independientearen munduan ezinbesteko izena, Albinik besteak beste Nirvana, PJ Harvey, Neurosis edota Pixies bezalako taldeekin lan egin du.
2009ko Apirilaren 4ean hasiko dugu grabaketa, Chicagoko ELECTRICAL AUDIO estudioetan (AEB). Momentuz ez dago disko honen kaleratze datarik.
Bestalde, gure myspace orrian (www.myspace.com/berritxarrak) blog bat abian jartzea erabaki dugu. Bertan, lan berri honen inguruko informazioa, gogoetak eta enparauak idazten joango gara, diskoaren nondik norakoak geure ahotik beretik ezagutu ditzazuen.
Guk behintzat ez dugu inolako dudarik, Steve Albinirekin grabatu edo euren etxeko logela batetan grabatu, disko ezin hobea ekarriko digute. Zer uste duzue zuek?
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:

Diska Berria = Tour Berria
Steve Albini ekoizle moduan eukitzea beti da apostu ziurra!
[...] Steve Albinik grabatuko du Berri Txarraken disko berria [...]
[...] Steve Albinik grabatuko du Berri Txarraken disko berria [...]
[...] Steve Albinik grabatuko du Berri Txarraken disko berria. [...]
[...] Dakizuenez, Berri Txarrak-eko taldekideak diska berria grabatzen izango dira Chicagon Steve Albini ekoizle ospet…. [...]
[...] Berri Txarrak-ek Roadrunner Records diskoetxe famatuarekin hitzarmena sinatu du, nazioarteko diskoetxeak taldearen disko berria kaleratu dezan. Dakizuenez, Berri Txarrak taldearen diska berria irailean kaleratuko da eta Steve Albiniren ekoizpenaren ikutua izango du. [...]