Sexty Sexers taldeak - Hero Mantra

Sexty Sexers taldeak ‘Hero Mantra’ diska kaleratu berri dute eta munduan zehar zabaltzeko, Volcom diskoetxearen laguntza izango dute. Hero Mantra taldearen hirugarren lana da eta honen barnean euskeraz eta ingelesez abestutako rock kanta potenteak entzuteko aukera izango dugu.

Berako boskotearen diska berri honen zortzi kantak Karlos Osinagak grabatu eta nahastu ditu Katarain estudioetan eta gainera Fer (Corazon del Sapo) ahotsa edota Oskar Benas eta Jose Irazokiren gitarrak entzuteko parada izango dugu.

Diska berri hau entzuteko irrikitan gaude!

Iturria | Sexty Sexers

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun