Russian Red, Lourdesek osatzen duen taldea dugu, indie, folk eta pop estiloetan ibiltzen delarik. 16 urterekin musika munduan hasi zen, lehen akordeak joaz; lehenagotik zenbait olerki idazten zituen eta horrela kitarra eta bere olerkiak nahasteko erabakia hartu zuen. 2006 eta 2007 bitartean Madrilgo zenbait tabernetan musika egiten hasi zen, horrela Primavera Sound 2007 jaialdian parte hartu zuen, beranduago Alemaniatik bira txiki bat eginez.
2007ko irailean lehen diskoko grabaketak hasi zituen Eureka Recordsekin, I Love Glasses diska 2008 apirilean atera zen merkatura, FNACen diska guztiak salduz. Ondorioz, 2008ko maiatzean Alemaniatik berriro ere bira bat egin zuen eta Primavera Sound 2008 jaialdian parte hartu zuen; amaitzeko esan beharra dago, Nice Thick Feathers abestia Häagen-Dazs “Sonrisa” kanpainian azaldu zela.
Apirilaren 23an, osteguna, gaueko 20:30etatik aurrera Bilboko RockStar aretoan izango dugu eta hurrengo egunean, Apirilaren 24an, ostirala, gaueko 22:00etatik aurrera Durangoko Plateruena aretoan.
MySpace| Russian Red
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
