Beti Mugan, Sorotan Bele edo ta DUT bezalako taldeek soberan ezagutzen dute Psilocybe. Bidasoa aldean aski ezaguna da Hondarribian aurkitzen den elkartea, berrikuntzak egin dituzte eta horrela sortu da Psilocybe Enea.
Behin bai proiektu eta baita obra amaituta, Hondarribiko Udalak 620.000 euro behar izan ditu Mendeluko auzoan kokatuta dagoen Psilocybe Enea eratzeko. Musika talde ezberdinek ensaiatzeko hiru lokal zituzten obrak hasi baino lehen. Gaur egun 15 musika taldek ensaiatzen dute hiru lokal hauetan, eta bertako beste 5 talde daude dagoeneko.
Hondarribiko alkate den Aitor Kerejetak ondorengoa azaldu zuen bisita egunean; “errazena, hau da, obra egina dago, hemendik aurrera Psilocybe bera izango da kudeaketaz arduratuko dena. Proiektu honen helburua, musika eratzeko erreztasunak ematea da, lanen grabaketa, eta lan honen zuzeneko aurkezpena. Euskal Herri mailan, halako ekipamendu gutxi daude.”
Aipatu beharra dago ostiral nahiz larunbatero kontzertuak izango direla Hondarribiako Psilocybe Enea aretoan, jada lisabö, surfin kaos, big boss man, eta the maharajas bezalako taldeak ikus entzuteko aukera izan dugu.
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
