Berri Txarrak-en blogan iragarri berri da taldearen diska berria izango duen izena: Payola, hain zuzen ere. Diska berri hau taldearen seigarrena izango dugu eta orain dela asko jakin genuen bezala, Steve Albini ospetsua aurkituko dugu ekoizpen lanetan.
Gainera, Libre diskaren Denak ez du balio abestian bezala, Tim McIllrath (Rise Against) abeslariaren ahots bitxia entzuteko aukera izango dugu Payola barruan. Diska berri hau, Irailaren 14ean jarriko da salgai, Roadrunner Records zigiluaren eskutik.
Iturria | Berri Txarrak
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
