Gaur, abenduak 17, Ingalaterrako Paradise Lost metal taldea izango da Bilboko Kafe Antzokian. Goth Metal estiloan ospetsu den talde hau, irailean kaleratutako Faith Divides Us - Death Unites Us diska berria aurkeztuko du bizkaitar hiriburuan.
Telonero moduan Samael taldea arituko da giroa berotzen eta kontzertua gaueko 21:30etatik aurrera izango da. Sarrerak 24,40/25 eurotako prezioa izango dute.
Webgune ofiziala | Paradise Lost
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
