
Badirudi eguraldiak atzo Heletan ez zuela batere lagundu, are gehiago bortizki pasa zen Iparraldetik eta honen ondorioz, ostiralerako prestatuta zeuden ekintza kontzertuak bertan behera gelditu dira. Oraindik ez dugu informaziorik jaso zer gertatuko ote den beste eguneko programazioarekin, baina badirudi ostiralekoa behintzat bertan behera gelditu dela. Hemendik animoak Euskal Herria Zuzenean posible egiten duten guztiontzat.
iturria | ehz - festibala |
Erlazionatutako sarrerak

Sorpresa moduan badirudi Psilocybe Elkartekoek eta  Olearso K.G.ek uztailaren 3rako, larunbata gau berezia antolatu dutela Hondarribiko aski ezaguna den etxe arrosean, Psilocybenea, bertan herriko taldeak egongo baitira, hala nola, Lines edo ta Zura; bestalde ez dugu ahaztu behar ere, Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta kontzertu berezian ere izanen dela. Duda gabe, gau berezi euskalduna antolatu dute Hondarribia partean larunbat honetarako; kontzertua 22:00etan hasiko da eta 5 eurotako prezioa izango dituzte sarrerek.
myspace | lines | zura | eñaut elorrieta |
Erlazionatutako sarrerak

Badatoz bihartik aurrera, Gasteizko Santa Luzia auzoko Jaiak, hona hemen kontzertu zerrenda:
Siroko, From lost to the river, Potato eta Zain
La Pulga y Giliyo eta Sorguiñe Taldea
El Sindrome de Peter Pank eta Priscilla Funky Band
iturria | Santa Luziako Jaiak
Erlazionatutako sarrerak

Hona hemen Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo diren hurrengoko kontzertuak:
JIMMY JAZZ GASTEIZ – JIMMY JAZZ KLUB:
- Uztailak 18: THE WAILERS 40th Anniversary Tour  21.00, 16/20€
- Uztailak 20: BAD MUSIC (Rob Younger playing radio Birdman & The New Christs ) 21.00, 7/10 €
- Uztailak 31: EMEPETRES + El Res 21.00, 6/8 €
Erlazionatutako sarrerak

Aski ezaguna dugu jada Sabina, nork ez du bere letra edo abestirik ezagutzen? Batzuek gogoko izango dute eta beste batzuek ez hainbeste baina argi dago taula gainean dagoenean, jende dexente pilatzen dela berau ikus-entzuteko. Oraingoan, Gasteizen izango dugu, uztailaren 1ean, osteguna, gaueko 21:30etatik aurrera. Sarrerak ticketmaster bidez eros daitezke eta 41.30 eurotatik aurrera lor daitezke, Buesa-Arenan eskeiniko duen kontzertuako.
Erlazionatutako sarrerak