
Macaco talde ezaguna eta Grises talde berri interesgarri zestoatarra Azpeitian izango ditugu uztailaren 10ean, larunbata. Bertako futbol zelaian, Garmendipe, saltzen ari dira sarrerak, 20 eurotako prezioan, sarrerak astean zehar 18:30etatik 21:00tara lehiatilan eros daitezke, bestalde Kutxa nahiz Ticketmaster bezalakoetan erosteko ere aukera badago. Lagun Onak futbol taldeak antolatu duen kontzertu bikoitz honetan, 3.500 pertsonentzako lekua izango da, jada 1.600 baino sarrera gehiago saldu dituztelarik.
Momo Locok, Macaco taldeko abeslariak beraien azken lana, Puerto Presente, aurkezteko asmoz datorkigu, hala ere aipatu beharra dago, Grises taldea kristoren musika lantzen duela, Macacorekin zerikusirik izan gabe, batzuek Foals edo ta Delorean bezalako taldeekin konparatzen dituzte; oraindik musika munduan zestoarrak ez dira oso ezagunak baina seguru beraien Parfait, Chicles Pegados edo ta Viernes abestiek gorputza mugitzeko aitzaki zitala izanen direla.
Erlazionatutako sarrerak

Aurten Bilbao BBK Live jaialdiak zenbait berrikuntza ekarri ditu, esaterako, Vodafone Karpa izango dugu; bertan kontzertu ezberdinak ikus entzuteko aukera izango dugularik, hona hemen zerrenda:
Uztailaren 8an, osteguna
20:30 LOAN (Bilbo)
22:45 SEXTY SEXERS (Baztan)
01:30Â KREMLIN DJ (Bilbo)
03:30Â GEMELOS DERRICK DJs (Barcelona)
Uztailaren 9an, ostirala
19:30Â MOBYDICK (Getxo)
21:30 SET (Bermeo)
00:00 THE RIFF TRUCKERS (Gernika)
02:15Â NASTY MONDAYS Djs (Barcelona)
Uztailaren 10ean, larunbata
21:45 UNIVERSO 0 (Bilbo)
00:00 EUREKA HOT 4 (Bermeo)
02:00 INDEPENDANCE CLUB DJs (Madrid)
argazkia | igorza76 |
Erlazionatutako sarrerak

Badatoz Santurtziko Karmengo jaiak hona hemen kontzertu zerrenda:
- Uztailak 10 – Dios salve a la Reina (DSR) Tributo QUEEN
- Uztailak 11 – Betagarri
- Uztailak 12 – Efecto Mariposa
- Uztailak 13 – Los Delinqüentes
- Uztailak 14 – Macaco
- Uztailak 15 – Amaia Montero
- Uztailak 16 – Bolero Gaua, Tamara, Moncho eta Basurto
- Uztailak 17 – Soziedad Alkoholika eta Los Cojones
Hala ere, badirudi oraindik zenbait sopresa egon daitezkela, baina oraingoz behintzat ez dute ez kontzertu zerrenda kaxkarra Santurtzi aldean.
Erlazionatutako sarrerak

Barakaldoko El Carmen jaiak uztailaren 10tik 18ra bitartean ospatuko dira. Aurtengo egitarauan,primerako kontzertuak aurkituko ditugu:
- Uztailak 10 – Huecco
- Uztailak 11 – Raimundo Amador
- Uztailak 12 – Zenttric, Love Division eta Grises
- Uztailak 13 – Barakaldoko Pop Rock Jaialdia, Indomables, Midnight Road eta Colajets
- Uztailak 14 – La Oreja de Van Gogh eta Seiren
- Uztailak 15 – Ojos de Brujo eta Esne Beltza
- Uztailak 16 – Peret eta Doctor Deseo
- Uztailak 17 – SÃnkope, Jorge Salan eta Santiago Campillo
iturria | BarakaldoDigital |
Erlazionatutako sarrerak
Crystal Castles talde ezagunak, nahiz eta merkatuan bakarrik bi diska izan; jada bigarren diskako klip batekin dator, Celestica abestiarena hain zuzen ere. Gogoan izan bikote hau, Bilbon zuzenean ikusteko aukera izango dugula.
myspace | crystal castles |
Erlazionatutako sarrerak