jazzaldia2010

Aski ezaguna den Jazzaldia berriro ere ate joka dator, hona hemen Donostian uztailaren 21etik 25era izango ditugun dohako kontzertuen zerrenda.

Uztailaren 21ean, Agertoki Berdean:

Uztailaren 21ean, Frigo Gunean:

Uztailaren 21ean, Heineken Karpan:

Uztailaren 21ean, Udaletxean:

Uztailaren 22an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 22an, Frigo Gunean:
Uztailaren 22an, Heineken Karpan:
Uztailaren 22an, Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 23an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 23an, Heineken Karpan:
Uztailaren 23an, Frigo Gunean:
Uztailaren 23an ,Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 24an, Agertoki Berdean:
Uztailaren 24an, Frigo Gunean:
Uztailaren 24an, Heineken Karpan:
Uztailaren 24an, Udaletxean:
Uztailaren 24an, Nautikoko Terrazan:
Uztailaren 25ean, Heineken Karpan:
Uztailaren 25ean, Frigo Gunean:
Uztailaren 25ean, Nautikoko Terrazan:

webgune ofiziala| heineken jazzaldia

Erlazionatutako sarrerak

Doctor Deseo - Cartografia imposible

Badator berriro ere Doctor Deseo Donostiara, oraingoan uztailaren 15ean, osteguna, Karmengo Jaiak aitzaki direla. Ez hori bakarrik, Donostiako portuan, Zea Mays eta Blaka taldeak izango ditugu bilbotarrekin batera; seguru Zea Mayseko Aiorak ere, abestiren batean parte hartuko duela Francis eta taldekideekin, ohikoa baita bere presentzia talde bizkaitarraren zuzeneko nahiz diskoetan.

Erlazionatutako sarrerak

boomboomkid

Zarautzeko Putzutzulon kontzertu paregabea antolatu dute uztailaren 14rako, asteazkena, gaueko 20:00etatik aurrera. Bertan, Los Santos, Dictadura, Citizen Kane eta Boom Boom Kid izango ditugu. Lehenengo hiru taldeak etxekoak ditugu, euskaldunak, Los Santosekoek ez dakigu nolako zuzenekoa izango duten baina bere abestien hitzak ikusiz gero, seguru gogoratzekoa izango dela; horretaz gain, kitarra azkarrak aipatu behar dira, “Dame un misil” edo ta “Nadie Quiere a los Chivatos” abestiek erakusten duten moduan. Boom Boom Kid argentinatik datoz eta zerbaitegatik ezagunak baldin badira, beraien zuzeneko potenteengatik dira, hardcore punk rock munduan onenetarikoa esatea dela akaso askotxo izan daiteke, baina seguru oso ongi pasatzeko ikuskizuna antolatzen dutela. Gau elegantea Zarautzen antolatu dutena.

Erlazionatutako sarrerak

sancristobal

Gasteizen San Kristobal auzoko jaiak ospatzeko asmoarekin kontzertu ederra antolatu dute, uztailaren 10ean, larunbata gaueko 23:00etatik aurrera, Munlet, Los Carniceros del Norte eta  Azken Ordua izango ditugu. Lehen bi taldeak aski ezagunak ditugu, Munleti buruz asko hitz egin baitugu musikazalen eta gaur egun puri purian dagoen taldea dugu. Azken Ordua aldiz, beste taldeak baino rockeroagoa dugu, entzun bezain pronto Etsaiak! bezalakoak dakartza burura, beraz ez da gau lasaia izango Gasteizkoa, baizik eta Auzko Jai Herrikoietako giro eta kontzertuak.

myspace | azken ordua |

Erlazionatutako sarrerak

solomon-burke

Urtero indar gehiago dauka Hondarribian antolatzen den, Hondarribia Blues Festival, aurtengoa V.edizioa izango da baina badirudi zenbait urte gehiago eramaten dituztela jaialdi hau antolatzen bertara hurbiltzen diren musikariei so eginez gero; primerakoak guztiak.

Hala ere, hoberena jaialdiak izango duen egitaraua erakustea izango da:

Uztailaren 8an, osteguna:

  • Ongi Etorri Festa: Jaialdira etorritako artista gonbidatuekin (guztiontzat zabalik) - Rio Bidasoa Hotelean

Uztailaren 9an, ostirala:

  • 20:00 etan The Blues Hackers @ Obispo Plazan
  • 20:00 etan Philippe Menard - Gizon Orkesta @ San Pedro Kalean
  • 21:30 etan Los Reyes del KO @ Bentan
  • 22:30 etan Magic Slim and The Teardrops @ Bentan
  • 00:00 etan The Cash Box Kings @ Bentan

Uztailaren 10ean, larunbata:

  • 13:00 etan Jove Dixieland Band @ Kirol Kaian
  • 18:00 etan Pinetop Perkins-ekin Meet and Greet, Art Tipaldik, Blues Revue (EEBB) aldizkari ospetsuko zuzendari editorialak aurkeztua @ Rio Bidasoa Hotelan
  • 20:00 etan Los Reyes del KO @ Obispo Plazan
  • 20:00 etan Fede Aguado eta Osi Martinez @ San Pedro Kalean
  • 21:30 etan The Reverendos @ Bentan
  • 22:30 etan The Perfect Age of Rock and Roll: Pinetop Perkins, Bob Margolin, Bob Stroger, Sugar Blue, Willie Big Eyes Smith eta Humbert Sumlin @ Bentan
  • 00:30 etan Solomon Burke @ Bentan

Uztailaren 11n, igandea:

  • 11:00 etan Jove Dixieland Band taldeak zuzendua haurrentzat kontzertu pedagogikoa @ Gipuzkoa Plaza
  • 14:30 etan Barbakoa Herrikoia Jaialdian parte hartzen duten taldeekin + Pro Jam Session @ Bentan
  • 20:00 etan Jove Dixieland Band @ San Pedro Kalea

webgune ofiziala | Hondarribia Blues Festival |

Erlazionatutako sarrerak