
Talde batek zuzeneko ikaragarriak egiten baditu La Pegatina dugu, talde batek zuzenekoak maite baditu La Pegatina dugu, eta dirudienez Euskal Herrian zuzenekoak ematea ere gogoko dauka, zeren berriro ere hemen ditugu ate joka. Hona hemen Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukerak:
- Abuztuaren 6an, ostirala @ Baionan (Iparralde) @ Fiesta & Sol Jaialdia.
- Abuztuaren 17an, asteartean @ Ondarrun (Bizkaia) @ Ondarruko Jaiak.
- Abuztuaren 24an, asteartea @ Bilbon (Bizkaia) @ Bilboko Jaiak - Txosna gunea.
- Abuztuaren 27an, ostirala @ Erandion (Bizkaia) @ Erandioko Jaiak - Txosna gunea.
Seguru behin baino gehiagotan beraien euskarazko abestia entzuteko aukera izango dugula, duda gabe uda partean ederki asko pasatzeko kontzertuak.
Erlazionatutako sarrerak
Mantisa ez da talde berria, datei erreparatzen badiegu behintzat; 2004an sortu ziren Zarautzeko herri surferoan, Deloreanen herri berdinean. Baina beraiek egiten duten musika guztiz ezberdina dugu, HardCore panoraman - Euskal Herrian behintzat - nahiko ezagunak ditugu; ez daramate denbora gehiegi beraien diska berriarekin baina ez dute dudarik han eta hemengo oholtzetan kontzertuak eskeintzeaz, bizirik dagoen taldea da. Hona hemen Iñakirekin izan dugun elkarrizketa.

1 ) “Mantisa” nondik dator taldearen izena?
Taldearen izena Iosuri otu zitzaion. Alicanten zegoela bere ikasketak burutzen matematikako irakaslea mantisa terminoari buruz hizketan ari zen. Hasieratik gustatu zitzaion hitza bera eta azkenean irakasleak esan zuen mantisa beti positboa zela. Taldearekin gure bizitzei zerbait positiboa eman nahi genienez izen egokia zela iruditu zitzaigun eta halaxe jarri genuen.
2 ) 2004an hasi zen taldea musika munduan, baina 2010ean atera izan da zuen lehen lana, nola esplika daiteke urte hauetan egindako lana?
Taldea 2004an sortu genuen Iosu eta Ganixek, Igor eta Raul taldekideekin batera. 2005ean maketa autoekoiztu bat grabatu genuen, baina honek etzuen inoiz argirik ikusi, guk geuk izateko eta myspacerako zerbait izatearren grabatu baikenuen batipat. 2007an, kontzertu dezente eman ostean, Igor baxujoleak taldea uztea erabaki zuen eta Iñigo sartu zen bere tokian, eta urtebete beranduago berriz, Iñaki baterijolea sartu zen taldera Raulen ordez. Beraz, aldaketa hauek guztiak izan dira grabaketa hainbeste atzeatzearen arrazoiak. Gaur egun oso laukote egongorra izatea lortu dugu eta oso gustora gabiltza lanean.
3 ) Lehiaketarik irabazi gabe, nahiko zaila omen da GOR edo ta beste disketxeekin lehen diska aurrera ateratzea, nola lortu zenuten lehen diska disketxe esanguratsu batekin aurrera ateratzea?
Diska grabatzen ari ginela ez genekien diskarekin zer egingo genuen. Gure lana gehiago zabaltze aldera disketxeren bati proposamena egitea erabaki genuen eta horietan lehena gure estiloarekin gehien lotzen genuen Gor disketxera jotzea erabaki genuen. Beraien egoitzara azaldu ginen diskoa eskuan genuela eta astebetera eman ziguten baiezkoa. Oso azkarra izan da edizio prozesu osoa.
4 ) Zein iritzi duzue autoekoizpen nahiz lizentzia libreei buruz?
Autoedizioa diska bat kaleratzeko daukagun alternatiba nagusia da, gaur egun disketxeekin lan egitea geroz eta zailagoa baita. Lizentzia librea ere alternatiba egokia iruditzen zaigu, “derechos de autor” delakoaren monopolio batean bizi garelako. Gaur egun eskubide hauek kobratzeko modu bakarra SGAE-n izena emanda egotea da. Azken urteotan, gizartea erakunde honi bizkarra ematen ari zaio, aurrera eramaten ari den ekintzengatik: kanona, ileapaindegiei irratia jartzeagatik kobratzea, kontzertu benefikoetatik dirua ateratzea… Guri ere etzaizkigu gustatzen ekintza guzti hauek eta ezta erakundearen funtzionamendua ere baina gureak diren eskubideengatik benefizioak kobratze aldera eman behar izan genuen izena bertan.
5 ) Musika mundua aldatzen ari dela argi dago, geroz eta talde gehiago dabiltza sare sozialetan nahiz internet munduan. Holakorik egiten duzue? Holakorik egitea pentsatu duzue?
Noski, gaur egun internet berebiziko promozio tresna da eta talde guztiek bezelaxe guk ere badugu gure txokoa spotify, facebook, myspace, last fm edo itunes bezalako orrietan.
6 ) Jakin badakigu beste talde batzuetan ere zabiltzatela, esaterako, Trigger Travis nolako berdintasun nahiz ezberdintasun aurki ditzazkegu Mantisarekin alderatuz gero?
Iñaki Castrok Trigger Travisen jotzen du bateria eta Iñigo Azkue berriz Ihes Naiz taldeko abeslari eta baxujolea da.Trigger Travis Mantisa baino gogorragoa da, ahotsak garrasietan oinarritzen direlarik. Ihes naiz berriz indie kutsuko punk rock melodikoa da, mantisa baino erritmo geldoagoekin.
7 ) Euskal Hardcoretik zatoztela jakinda, zer aurki genezake zuen zuzenekoetan?
Erritmo azkarrak eskeintzen ditugu soinu potentearekin, baina baita kanta mantsoagoak ere. Azken finean diskan bezalaxe hardcorea, posthc edo indie-a izan dezaketeen beste estilo batzukin nahasten dugu, beraz nahiko errepertorio zabala eskeintzen dugu.
8 ) Oholtza gainean jo ta su ibili baino lehenagoko ohitura edo ta mania berezirik?
Ez, ez dugu mania berezirik. Baina normalean jo aurretik zerbezatxo batzuk edanda igotzen gara dena emateko prest.
9 ) Eman dituzuen kontzertuetan seguru badagoela anekdota bereziren bat, kontatu daitekeen baten bat?
Gogoratzen dugun unerik xelebreenetariko bat, 2008ko abaltzizketako festetan Raul baterijolea, aurretik abisatu gabe, eszenatokira spider man-etaz mozorroturik irten zenekoa da. Ikusleak baino harrituago geratu ginen guztiok.
10 ) Demagun Mantisako kideekin furgonan bidaiatzeko aukera dugula, zein musika entzun dezakegu?
Denetik, askotan Trigger Traviseko Fres-en furgoneta alokatzen dugu kontzerturtarako, eta honek grindcorea entzuten duenez bere kasetak ere entzun behar izaten ditugu, Grindcoretik Beach Boys erainoko abanikoa izan daiteke.
11 ) Jakina da ajeak eta kontzertuak erlazio zuzena dutela kasu askotan, Mantisako kideek baduzue ajeraren kontrako miraririk?
Miraririk hoberena edaten jarraitzearena da, mozkorra merke ateratzen zaizu, bi zerbeza edan eta aurreko egunean bezain kontentu baitzaude berriz ere.
12 ) Nola ikusten duzue gaur egungo Euskal Hardcore panorama? Zeinbait talde baditugu behintzat, Krilin, Mantisa, Trigger Travis etab.
Bai egia esan talde mugimendu handia dago inguruan. Euskal Herrian talde on ezagun dexente ditugu: Krilin, Ezinean, Cordura, Adrenalized, Curasan, Buffalo, Cohen, The Brandy Hips etab.
myspace | mantisa |
Erlazionatutako sarrerak

Klasikoa jada Euskal Reggae panoraman, Txapel Reggae jaialdia badator berriro ere Armintzara; uztailaren 17an, larunbata ospatuko da, kontzertuak 22:00etatik aurrera hasiko dira eta 6:00ak arte musutruk dantzatzeko aukera izango dugu. Musikaz gain, beste ekintza batzuk egongo dira, hona hemen egitarau osoa:
11:00 - 13:00 Skate ikastaroa 16 urte baino gutxiago duten gazteentzat @ Musika BSO Sound.
12:30 Poteo Rasta Armantzitzako tabernetan Orabai perkusio taldearekin.
17:00- 20:00 Skate jokuak @ Musika DPTA Sound.
18:00 - 19:30 Afrikar dantzen ikastaroa @ Musika Sapali
22:00 - 6:00 Kontzertuak:
- Chulito Camacho
- Yaniss Odua backed by Yalah Crew
- Seyni and Yeliba
- Souleyman & Laina Ankh backed by Yalah Crew
- Bad Sound System
- Bilbomatiks
myspace | txapel reggae
Erlazionatutako sarrerak