OST taldeak laugarren diskoa kaleratu du jada Baga Bigaren eskuz. “Inorena ez den lurrean” lemapean, energiaz beteriko 11 abesti berri aurkezten dizkigute, horietako 3 bere myspacean entzungai ditugularik: Ezagutzen ez dena, Gutxiengoa eta Nahi dute. Pasa zaitezte bertatik, pena merezi du zerbait entzuteak.

Inorena ez den lurrean albuma metal kañero eta gogorraz dago beteta, eta bertan ahotzaren protagonismoaz gain gitar hotzak nabarmentzen dira. Aldi batzutan riff-ak gehiegi errepikatzen badira ere, horixe bera abestiak arin hartzekoak egiten ditu. 12 urte pasa dira laukote honek lehenengo diskoa atera zutenetik, eta agerian geratzen da ez direla hasiberriak.

Bermeoko talde honek metal gogorrenetik melodi lasaienera pasatzen da erraz: Abesti gehienetan bonbo bikoitza eta ahotz indartsu eta urratuta entzuten badugu ere, Dena Den abestian soinu melodikoak egiteko daukaten gaitasuna erakusten digute espainiar gitarra akustiko baten laguntzaz.

OST zuzenean ikusi nahi duzue? Burua gogor astintzeko prest zaudete? Bizkaian pare bat kontzertu eman eta gero Bartzelonan edukiko ditugu martxoaren 14an, “La Nau” aretoan, Cryogen taldearekin batera.

Adi egon! Hurrengo egunetan Musikazalen OST taldeari egindako elkarrizketa bat argitaratuko dugu!

Webgune ofiziala | OST
Myspace | OST

Erlazionatutako sarrerak

2 Erantzunak
Musikazale

Riffak gehiegi errepikatzen direla???? buah.. ondo entzun duzu diska???? Esaidazu zer lekutan errepikatzen diren horrenbeste, mesedez…

Dena den kantuan, ez dabe espainar kitarra erabiltzen akustiko bat baizik…

Kontzertuak: abenduaren 5ean Santurtziko Xtreme aretoan; abenduaren 20an Bermeoko La Kapilla aretoan, urtarrilean kontzertu batzuk emango dituzte ta azkenik Bartzelonakoa (nahiz eta konfirmatua ez egon).

Kritika laburra egin duzu horrelako disko galantari buruz…. diska honetaz gauza gehiago esan daitezke.

Adi egon bere myspace eta web orriari

Musikazale
ereheta-(e)k esan zuen | Azaroa 27, 2008 @ 12:13
Musikazale

Aupa Ereheta!
Eskerrik asko gitarra akustikoaren argibideagatik, aldatuta dago.

Agurrak!

Musikazale
Musikeroa-(e)k esan zuen | Azaroa 27, 2008 @ 15:36
Erantzun