Ziur gaude Euskal Herrian musika talderen bat ezaguna izan baldin bada, Negu Gorriak taldea izan dela; horrela ez da harritzekoa Neguri Gorriak bezalako taldeak osatzea. Azken hauek Negu Gorriaken omenez sortutako taldea dugu, berain bertsioak ikutzen dituztelarik. Neguri Gorriak, Eriz, Gorka Muguruza, Gorka Arkarazo, Gamix Anestesia eta Unai Bap!ek osatzen dute, musika munduan badute hala nolako esperientzia, Oliba Gorriak, Orkresta, Amaiur eta Feos Pero Majos bezalako taldeetan egon baitira.
Hondarribiko Psilocybenean martxoaren 21ean, larunbata gaueko 22:00etatik aurrera ikus entzuteko izango ditugu Neguri Gorriak, bestalde komarkan bertan jolastuko duen taldea Luz De Putas dugu. Duela hilabete batzuk musikazalerentzat lehen elkarrizketan izan genituen, maketa berri berria atera dute duela gutxi eta ez dakigu nork sortuko duen jai-giro gehiago, baina argi dugu Bidasoaldean gorputza gogoz mugituko dugula asteburu honetan.
MySpace| Neguri Gorriak
MySpace| Luz De Putas
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
