MTG - Elkarrizketa

MTG edo Mind The Gap Bilboko talde berri bat dugu, oraindik ez dira oso ezagunak baina beraien ideiak argi eta garbi dituzte; jada Bilboko tenpluan kontzertua ematea lortu dute eta musikari dagokionez oso argi dute zein bidetik jarraitu behar duten. Hau guztia gutxi balitz, Copyleft edo ta Creative Commons bezalakoak defendatzen dituzte.  Aukera bat emateko prest?

mindgap

1 ) Betiko galderarekin hasiko dugu elkarrizketa, jada klasikoa musikazaleko elkarrizketetan. Nondik dator MTG (Mind The Gap) izena?

Izenak nahiko buru-hauste eman euskun… “Friki” ez zan izen bat gure genun baina Brit Rock-arenganako genuen zaletasuna ere isladatzen ebana, eta MTGk lan hori betetzen eban. Candem Town-en metroa hartzera zoazelako itxura ematen euskun.

2 ) Badirudi zenbait partaide musika munduan zenbait pasadizo izan dituzuela, esaterako Haatik; zer nolako antzekotasun nahiz desberdintasun aurki ditzazkegu MTG konparatuz gero?

Lehenengo ezberdintasuna argia da, eta euskeratik ingelesera egindako aldaketa da, batik bat entzuten dogun musikaren soinura hurbiltzeagatik… Talde bezala ere asko hasi gara, egiten dogun lanarekin eta baita gu geuaz ere zorrotzagoak bihurtu gara. Gaur egun egiten dogun musika ezberdinagoa da, landuagoa, eta rock puntu hori indartuz. Noski, Haatik taldetik gure artean dekogun giro ona mantendu dogu.

3 ) Zuen maketa martxan jarri bezaien pronto inglesezko abestiak entzuten ditugu, badirudi grunge nahiz british musika jorratzen duzuela, baina euskarazko abestirik egitea pentsatu duzue?

Momentuz ez dekogu euskera lantzeko asmorik, baina nola ez, iñoz ezin dira ateak itxi. Hola, hainbat kontzertutan  haatik-en abesti bat berreskuratu dogu “Etorkinen Ezbaia” izenekoa. Oraingoz, urtetzen jakuzen abesti guztiak ingeleses eitzen doguz, baina, nork jakin.

4 ) Nola deskribatuko zenuketen zuen zuzeneko emanaldiak? Oholtza gainera salto egin baino lehenago baduzue ritual edo mania berezirik?

Ez dekogu errito berezirk ez… Laurak batzen gara kontzertua hasi baino lehen eta kontzentratzen ahalegintzen gara, ahotsa berotu, ondo prestatu eta nerbixuak alde batera uzten ere saiatzen gara… Nahi ta ez hasi baino lehen beti eukiten da ezin egon bezalako bat. Gero, eszenatokian, geure musikaren barietateaz baliatzen gara kontzertuko intentsidadeekaz jolasteko. Geure zuzeneko saioak eboluzioanatzen doaz denbora pasa ala eta honek hobetzeko elementuetan gabilz pentsetan ia denbora osoan ere, bertsioren bat, sorpresaren bat, sampler-ekaz jolastuz edota abestiak eta kontzertua bera hobetu dezakeen edozein gauza. Aukera piloa dau zuzeneko musikan eta saio horrek dibertigarriaoak eitzeko beti gabilz gauz berrietan pentsaten, azken batean, jendeak ondo pasatea da geure rekonpentsarik onena.

5 ) Nola ikusten duzue musikaren etorkizuna? Argi dago gauzak asko aldatzen ari direla eta internetek kriston garrantzia duela; hala nola, musika elkar banatzeko ohikoak ez diren kontzeptuek geroz eta indar handiagoa dute; hala nola, Copyleft lizentziak etab. Zein iritzi duzue?

Jada ordua zala. Musika industriarentzat momentu honean hastean sorte handia izan dogu. Internetek, disketxe baten marketing-a alde bateria utzita, zure burua ezagutarazteko aukera ematen dau, eta hori, geure moduko taldeentzat paregabea da. Horrez gain Internetek musika demokratizaten dau dena guzition eskura jarriz. Ez dago ostoporik, ez geografikorik, ez sozialik, ez politikorik, edota interes partikularrik. Iñoz ez bezela (nahiz eta askok hau gelditu nahi), gaur egun kultura libreki banatu dezakegu. Musikaren mundua etengabe aldatuz doa eta egungo soziedadeak aldaketa hori ere eskatzen dau. Nahiz eta asko ados ez egon, musikaren etorkizuna beti egongo da bermatua… ala ere gaur egungo musika industriaz hitzeginez gero, horrek bai, eduki dezake etorkizun latza edo, gutxienez, aldakorra. Elementu batzuk ez dira nahitaezkoak izango baina, beste alde batetik, aukera berriak sortuko dira. Jabetza intelektualari buruz, aukera asko daude artistek bere musikaz gustora bizitzeko beste askoren eskubideen kontra egin gabe. Copyleft-a, edo konkretuki Creative Commons lizentziak, behar horren erantzuna dira.

6 ) Zuen Departure lanak izandako arrakasta ez da txantxetakoa izan, MondoSonoron elkarrizketa, Bilboko Kafe Antzokian kontzertua, Gaztea … benetan horrelakorik espero zenuten?

Egia esan poz-pozik gaude lanak izan dauen arreragaz. Erreza ez zela izango argi genuen ere, baina estudiora sartu ginetik pasa diren zazpi hile hauetan kritika oso onak izan doguz. Ez genun espero holako denbora gitxian honelako emaitzarik izatea, baina dena den, ilusio gehiegi ere ez ez doguz eitzen ondiño gauza asko dekoguz hobetzeko eta. Azken finean hau animo bultzada bat lez hartzen dogu aurrera jarraitzeko.

7 ) Etorkizunerako zein plan dituzue?

Momentuz lanean jarraitu. Oraingoz estudiora hostabere sartzeko asmoaz bueltaka gabilz abesti berriak lantzen, horrek ere nahiko denbora darama… Dena den ez jaku plan askorik eitzea gustatzen, nahiz eta topikoa iruditu egunerokoan jartzen dogu arreta gehiena eta datorrena gure esfortzu eta sortearen ondorioz izango dira.

8 ) Demagun diska berriak kristoren arrakasta duela eta disketxea ate joka datorrela; autoekoizpena edo disketxea?

Galdera zaila benetan… Autogestioa oso erarkargarria izan daiteke, baina disketxe batek eman dezakeen egonkortasuna ere kontuan izan behar da. Autogestioa geure lehenengo aukera izango litzake, baina noski, zaila da ezezkoa ematea zeure atea joten dauen disketxe bateri. Eskatzea doan denez, aukerarik onena, industria honeri buelta emateko gai den disketxe bat izango litzake, kopia eta distribuzio libreak bultzatzen dauzena. Zaila bai, baina petsateko modukoa.

9 ) Oraintxe bertan taldekideekin autoan edo ta furgonan joanez gero, zein diska, mp3 aurkituko genituzke?

Gu geuk sorturiko zarataren ondorioz (”hau jarri, ez hau, ez! beste hau”…) ezebez baino gitxiago entzungo litzake bertan! xDxD Geure prefrentziak nahiko ezberdinak dira, Anderregaz kotxean joanda opera disketatik hasita heavy metalera heldu zaitezke, rock edo rockabilly-tik pasata. Edugaz ostera, Eddie Vedder-ek ukituriko edozein gauza, Ikerrek indie musika edota rock alternatiboa dauka gustoko eta Mikelegaz joanda flamenko, heavy, musika elektronikoa eta b… Azken batean bakoitzaren gustoak oso zabalak dira eta horrek ere geure musikan ba deko bere islada ere. Noski, danetan MTG-ren maketa egongo litzake!

10 ) Amaitzeko, beste galdera klasiko bat; taldeak ba ahal du ajearen kontrako plan berezirik?

Hori duk galdera hi!! Sexu sesiño luze ta on bat MTG cd-an jarrita dagoela gaitz asko osatu dezakez!! xD

11 ) Besterik?

Ezer gitxi, gugan jarri dozuen interesa eskertu, eta hasieratik geuaz kontzertuetan eta animoak emonez egon diren guzti hoiei ere hametik eskerrak emon, euren laguntza barik ez giñatekelako elkarrizketa hau betetzen egongo eta.

MySpace| MTG |

webgune ofiziala | mtgband |

Erlazionatutako sarrerak

  • Erlazionatutako sarrerik ez
2 Erantzunak
Musikazale

[...] This post was mentioned on Twitter by Sareblog, Euskal Musika. Euskal Musika said: MTG - Elkarrizketa http://bit.ly/5fOpuq [...]

Musikazale
Tweets that mention MTG - Elkarrizketa . Musika -- Topsy.com-(e)k esan zuen | Urtarrila 14, 2010 @ 17:32
Musikazale

[...] ilusión que se fijaran en nosotros y contestamos encantados a la entrevista que podéis leer aquí. (Si queréis leerla traducida al castellano pinchad [...]

Musikazale
A new decade | MTG-(e)k esan zuen | Urtarrila 26, 2010 @ 11:24
Erantzun