Estatu Batuetan sortutako talde ezaguna dugu Misfits. Akaso inoiz entzun ez baduzu ziurrenik bere kamisetak daramatzan jende ikusi duzula, oraindik gaur egun jendeak janzten ditu punk-horror musikan oso ezaguna den taldearen kamisetak.
Misfitsek bere izena Marilyn Monroek eginda film batetik hartu zuten, aipatu Metallicak zenbait cover egin dituela “Last Caress”, “Green Hell” eta “Die, Die My Darling”; Panterak esaterako “Attitude”, NoFXek “Last Caress”, Pennywise eta My Chemical Romancek “Astro Zombies”, alegia ez da ahutzaren gauerdiko eztula.
Estatu Batuetako Punk Rock erreferentzi izan ziren eta badago, Grindcorearen - garaiko crust punk- aintzindariak izan zirela pentsatzen dutenak; Grindcorea erritmo azkar, ahots simple, kitarra distortsionatu, energetiko eta errazak direla ulertuz. Euskal Herrian erreferentzi modura, NaizRoxa izendatu beharko genuke.
Misfits Euskal Herrian, Barakaldon ikusteko aukera izango dugu, uda partean, ekainaren 24ean asteazkena; Barakaldoko RockStar Live aretoan. Oraindik ez dakigu noiz, non eta zenbatean jarriko dituzten sarrerak salgai; baina jakin bezain pronto izango duzue honen berri.
Webgune Ofiziala| Misfits
MySpace| Misfits
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
