Manos de Topo eta Mursego taldeak Bilboko Azkenan egongo dira maiatzaren 15ean, ostirala, gaueko 21:30etatik aurrera. Manos de Topo orain puri purian dagoen pop taldea dugu, baina ez dugu ahaztu behar Mursego talde euskalduna dugula.
Azken hau Maite Arroitajauregi eibartarraren proiektu berria dugu, esan beharra dago Maite Anari, Lisabö, Napoka Iria, Kokein, Gora Japon edo ta Ibon R.G bezalako musika abenturetan ibili dela; horrela, bere lehen lana, “Bat.1“, aurkezteko intentzioarekin izango dugu Bilboko Azkenan.
MySpace| Mursego
Erlazionatutako sarrerak




Atalak:
Etiketak:
