Los Planetas Bilboko fever aretoan Azaroan

Granadako Los Planetas indie-rock taldeko kideak Bilbon izango ditugu Azaroaren 6an zuzeneko kontzertua eskeintzeko. Konzertu hau Fever aretoaren laugarren urteurrena ospatzeko egingo da eta aski ezagunak diren Los Planestas-ekin batera, El Veloz Murcielago Hindu taldea izango dugu eszenatokin gainean telonero moduan.

Sarrerak 22 eurotako prezioa izango dute aurresalmentan, 25 euro lehiatilan bertan, eta kontzertuetaz aparte, Fever-en urteurrenaren festa honetan, zenbait DJ egongo dira giroa berotzeko: Florent y Yo, Tunguska, Markus Mehta…

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun