Sexty_Sexers eta Lobo_ElectricoHondarribiko etxe arrosean, Psilocybenea, apirilaren 25ean kriston zuzenekoak dituzten bi talde euskaldun izango dira. Jada Euskal Herrian oso ezagunak diren Sexty Sexers naparrak izango ditugu beraien betiko abestiak nahiz azken diskako, Hero Mantra, zenbait abesti aurkezteko asmoz; nahiz eta Lobo Electricorekin izandako azken kontzertuan zenbait puntu jaso beharraren ezbeharra izan zuen Mikelek, naparrak gogoz etorriko dira Bidasoaldera.

Lobo Electrico jada zenbait urte daramatza han hemenka Euskal Herritik barna, mila lekuetan kontzertuak emanez eta jendea harrituz. Beraien zuzeneko bakoitzean zerbait berezia gertatzen da, zuzeneko bakoitza historia ezberdin bat dugu, zuzeneko bakoitza bizi beharreko unea misteriotsua delarik. Hondarribian azkenekoz 2008ko jaietan izan genituen, irailaren 9an; bertakoek jakingo dute kontzertu bat emateko ez dela egunik hoberena, herritarrak aje handia izaten baitute. Ondorioz, litekeena da otsoek Hondarribia herri lasaitzat izatea, baina behingoz azaldu beharko dugu etxe arrosean Bidasoaldeko jendeak badakiela musikaz gozatzen. Ezagutzen duzu Lobo Electrico?


MySpace| Sexty Sexers

MySpace| Lobo Electrico

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun