
Irailak 17, osteguna, Leonard Cohen-en kontzertuaz gozatzeko aukera izango dugu Barakaldoko BEC!-en. 15 urte kontzerturik eman gabe egon ondoren, pasa den urtean Cohen-ek eszenatokietara hurbildu zen berriro eta aurten, estatu osoan emango ditu sei bat kontzertu.
2008an, Leonard Cohen-ek ‘Live in London’ DVDa kaleratu zuen Londresen grabatutako hiru ordutako zuzeneko kontzertuarekin eta Bilbon bere kantu mitikoak entzuteko aukera izango dugu: ‘Suzanne’ , ‘Dance me to the end of love’ edota ‘Hallelujah’. Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak 50/80 eurotako prezioa izango dute Tick Tack Ticketen.
Erlazionatutako sarrerak



Atalak:
Etiketak:
