Hondarribiako Psilocybenea aretoan Luz de Putas eta Neguri Gorriak izan genituen atzo.  Lehenik eta behin etxean jokatzen zuen Luz de Putas agertu zen taula gainean, beraien EP berria, “Welcome to Dancing Town” aurkezteko gogoz. Ska doinuak gogoz entzun eta dantzatzeko aukera izan genuen Hondarribiko etxe arrosean, JaiaDale Calor, Zureak egin du edo ta Bailando abestiekin;  zenbait bertsio entzuteko aukera izan genuen, hala nola, Skalariak taldearen Puto Alcohol eta Reel Big Fish taldearen Beer, Luz de Putas taldearen zuzenekoetan klasikoa. Sorpresa modura duela gutxi sortu dituzten 2 abesti jo zituzten.

luzdeputas

Public Enemyko kamisetarekin azaldu zen Neguri Gorriakeko abeslaria Ferminek bere garaian Negu Gorriakekin egingo zuen modura, hasiera batean jendea nahiko lasai zebilen eta egia esan behar bada ez zegoen jende askotxo. Hala ere Neguri Gorriakek zintzo jarraitu zuten taula gainean, dantza eta dantza Ferminen antzera; poliki poliki geroz eta jende gehiago bildu zen,  Radio Rahim, Gora Herriak edo ta Hipokrisiari Stop! abestiekin giro itzela sortuz.

MySpace| Luz De Putas

MySpace| Neguri Gorriak

Bideoak| Luz de Putas eta Neguri Gorriak

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun