AC/DC - Kronika

Azkenean iritsi zen eguna. AC / DC taldea zuzenean ikusteko aukera Euskal Herrian. Duela 25 bat urte pasa ziren azken aldiz, Donostiatik hain zuzen ere; eta larunbatean Bizkaian izan genituen.

Sarrerak kristoren hilarak eginez lortu genituen FNACek; hala ere, internet bidez erosteko aukera egon da; guk eserleku finkoa genuen, horrela ez genuen gaua BEC! aurrean igarotzeko asmorik, hala ere, bertan jendea egon zen.

Arratsalde partean hurbildu ginen bertara, giroa nabari zen, AC/DC taldearen milaka zaletu eta jendea pozik; ausartenek zenbait abesti abesten zituztelarik.  Kanpoan jendea sarrera bila zenbilen, lehenengo aldia da kontzertu batera noala eta jendea sarrerak bilatzen dabilela, sarrerak saltzen ikusi izan ditut beste kontzertu batzuetan, baina sarrera bila inoiz ez.

Lehenik The Answer taldea ibili zen taula gainean, nahiko zail zegoen gauza jendeak AC/DC ikusi nahi baitzuen; hala ere, The Answerkoen kriston kontzertua eman zuten, gustatu zitzaidan.

Aipatu beharra dago, AC/DC hasi baino lehenago, jakina zen 22:00 hasiko zirela, BEC! barruan oraindik leku dexente zegoela, eserlekuetan behintzat; pistan beste gauza bat zen, nahiko jende zebilen eta askotxok argi gorriak egiten zituzten adarrak zeramaten buru gainean; ez dakit nork asmatuko zituen baina 10 eururen truke dexente saldu zituen.

22:00 puntuan, lepoz gainezka eta kristoren puntualitatearekin AC/DCren kontzertua hasi zen, Rock N’ Roll Train abestiarekin, jendea erotuta zenbilen, nabari zen lehen abestia zela; muntaia ikusgarria eta AC/DCren trena eszenatokian. Denbora pasa eta taula gainean gauza ezberdinak azaltzen joan ziren, guztiok ezagutzen genituen Bartzelonako kontzertuaren berdina izan baitzen baita setlista ere, berdin berdina;  hona hemen zerrenda:

  1. Rock N’ Roll Train
  2. Hell Ain’t A Bad Place To Be
  3. Back In Black
  4. Big Jack
  5. Dirty Deeds Done Dirt Cheap
  6. Shot Down in Flames
  7. Thunderstruck
  8. Black Ice
  9. The Jack
  10. Hells Bells
  11. Shoot To Thrill
  12. War Machine
  13. Anything Goes
  14. You Shook Me All Night Long
  15. T.N.T.
  16. Whole Lotta Rosie
  17. Let There Be Rock

Bisak:

  1. Highway To Hell
  2. For Those About To Rock (We Salute You)

2 ordu juxtu iraun zituen kontzertuak, Espainiar estatutan eman dituen beste kontzertuen modura; badago zenbait jende ez zuela oso gustoko izan AC/DCkoek ez zutela zaletua agurtu kontzertua amaitzerakoan, baina AC/DCko fansek badakite inoiz ez dutela hori egiten, normala da talde honetan. Kristoren kontzertua izan zen, pena merezi izan zuen eta nik behintzat gomendatzen dizuet noizbait taldea zuzenean ikusteko aukera baduzue dudarik ez izateko. Harmailetan gure ondoan bi madrildar izan genituen, aurrean galiziar batzuk; hala ere euskaldun dexente egon zirela uste dut. Jainkorik baldin badago eta kitarra ikutzen baldin badaki, Angus Young izena du, dudagabe.

Erlazionatutako sarrerak

Oraindik ez dago iruzkinik.

Erantzun